Gaixo kronikoen asistentzia onerako gomendioen betetzea, erregistro elektronikoaren arabera
Egileak:
Felipe Aizpuru
Amaia Latorre
Itziar Vergara
Kepa Latorre
Berta Ibañez
Joseba Pérez de Arriba
Arabako Ikerkuntza-Unitatea; BIOEF-OBerri; Bizkaiko Lehen Mailako Ikerkuntza-Unitatea; Lehen Mailako Arabako Eskualdea
Sarrera
2010 urterako Euskal Autonomi Erkidegoaren Osasun Planak hainbat gomendio proposatzen zuen gaixo kronikoen kontrol egokia lortzeko. Proposatu ziren gomendioak, besteak beste, hurrengo prozesuetarako ziren: hipertentsioa, diabetesa, alkohol gehiegi hartzea, biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa, depresioa, dementzia, antsietatea, asma -umerena eta heldurena-, obesitatea. Osakidetzan erabiltzen den historia kliniko elektronikoak errazten du gomendio hauen erabileraren jarraipena, baina oraindik mediku eta erizain guztiek ez dute neurri berean erabiltzen.Helburuak
Metodoak
Osakidetzako Lehen Mailako sareko mediku orokor (1375) zein pediatra (310) guztien erregistro elektronikoak aztertu ziren, dagozkion Lehen Mailako Unitateek (LMU) taldekatuta. Gomendioen betetzearen tasa, adinez eta sexuaz estandarizatua, kalkulatu zen. Gehien -goiko herena- eta gutxien -beheko herena- erregistratzen duten unitateen arteko diferentziak kalkulatu ziren.Emaitzak
Guztira, 44 gomendio aztertu ziren. Gehien betetzen diren gomendioak, erregistro elektronikoaren arabera, hauexek dira: tabakoari uzteko aholkua diabetikoentzat -106825 diabetiko detektatuetatik, 93579 historiatan agertzen da (%87,6); oinarrizko odol analisia hipertentsioengan (192084/288414=%66,6); elektrokardiograma hipertentsioengan (173308/288414=%60,1). Beste sei gomendio agertzen dira, gutxienez, dagozkien gaixoen erdian. Beheko muturrean, berriz, agertzen den betetzea baino txikiagoa da beste hiru gomendioekin: dementziaren balorazioaren azterketa (560/14000=%4); urteroko espirometria helduen asmarako (10803/80022=,5) eta urteroko espirometria biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoan (4012/28254=,2). Erregistratutako betetzea 44tik 35 gomendioetarako detektatutako populazioaren %50 baino txikiagoa da. Kopuru hau 32ra jaisten da gehien erregistratzen duten medikuen LMUetan.Ondorioak
Aztertutako prozesu guztietako gaixoen kontrola gutxiegikoa da. Eszenatoki onenean ipini arren, frogetan oinarritutako gomendioak ez dira heltzen gaixo kronikoen kopuru handi batentzat.Bibliografia