Zaharren preskripzio agindu desegokiak eta beroriek aldatzeko STOPP/START irizpideen potentzialtasuna
Egileak:
Itxasne Gabilondo Zelaia
Gorka Maiz Lopez
Juan Carlos Arechabaleta Parra
Iñaki Martín Lesende
Luis Ignacio Mendibil Crespo
Andrea Mota Goicoechea
Lehen Mailako Arretarako Bilbo-Eskualdea; Bizkaiko Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza-Unitatea
Sarrera
Zaharren kopurua goraka doan neurrian, gaixotasun kronikoak ere goraka doaz. Paziente berarengan komorbilitate kroniko ezberdinetarako polimedikazioa agertu da. Ezaguna da, polimedikazioak ondorio kaltegarriak dituela edadetuengan, adibidez, medikamentu desegokiak hartzeko probabilitatea handitzen duelako. Irizpide ezberdinak azaldu dira literaturan zaharrengan medikamentu desegokiak identifikatzeko, baina praktikan, beraien erabilgarritasuna zein den aztertzen dituzten ikerketak falta dira. Hemen, Lehen Mailako Arretarako Bilbo Eskualdearen eta Bizkaiko Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearen artean eginiko lankidetza proiektua aurkezten da, graduondoko prestakuntza programaren barruan; STOPP/START irizpideei buruzko proiektu bat.Helburuak
65 urtetik gorako gaixoengan preskripzio agindu desegokiak identifikatzeko “STOPP/START” irizpideak aurkeztea eta beroriek, medikuak zaharren preskripzio aginduak aldatzeko baliokoak direnentz aztertzen duen ikerketa proiektu baten diseinua azaltzea.Metodoak
Diziplina anitzeko lan taldea sortu zen: bi familia mediku, hiru mediku egoiliar eta eskualdeko farmazialari bat. Adinekoen preskripzio agindu desegokiei buruzko berrikuspen bat egin zen bibliografian, eta ondorioz, ikerketa STOPP/START irizpideen gainean egitea proposatu zen. Osasun eta Kontsumo Sailaren, 2010eko osasun arloko ikerketa proiektuetarako laguntza jaso du proiektuak.
Proiektuaren diseinua deskriptiboa da. Sartze irizpideak: 65 urtetik gora izatea eta Osabiden gutxienez 4 medikamentu era kronikoan aginduta. Lagina, hiru osasun zentroetako 100 pazientek osatuko dute. Horrekin +/-%9,4eko zehaztasunarekin estimatu daiteke adinekoengaineko preskripzio desegokien portzentaia.Emaitzak
Gaixoei baimenak eskuratu ondoren, ikertzaileek gaixoen preskripzio aginduak STOPP/START irizpideak erabiliz aztertuko dituzte. STOPP: adinekoengan desegokiak izan daitezkeen medikamentuen zerrenda. START: egoera kliniko jakin batzuetan zaharrengan hasi beharko liratekeen medikamentuak. Ondoren, ikertzaileek medikuari aginduak aldatzeko gomendioak luzatuko dizkiote. Medikuak STOPP/START gomendioak onartu ezean, gomendioetara ez atxikitzearen zergatia emango du. Amaieran, medikuari irizpideei buruzko iritzia zein den jakiteko inkesta bat pasatuko zaio.Ondorioak
STOPP/START irizpideek dituzten erabilgarritasuna eta medikamentu aginduen aldaketarako potentzialtasuna aztertzeko baliagarria izango den ikerketa baten diseinua egitea lortu da.
Irizpide baliagarriak badira, beraien gaurkotasuna bermatuta egon beharko da.
Ikerketa gehiago behar dira STOPP/START irizpideek gure inguruan duten benetako eragina zein den jakiteko.Bibliografia