Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

I-123-Ioflupano diagnostikoaren zehaztasuna parkinsondun gaixoengan

Egileak:

Amaia Otondo Barrenetxe

Elena Goñi Girones

Elena Delgado Fuentes

Lorena Ventura Morata

Fabio Lozada Delgado

Carmen Estebanez Estebanez

Nafarroako Ospitalea - Medizina Nuklearreko Zerbitzua


Sarrera

Batzuetan oso zaila izaten da klinikoki paziente baten mugimenduaren alterazioen zergatia bereiztea, hau da, jatorria lesio estruktural neuro endekapenezkoa (degeneratiboa) (Parkinsonen sindromea) edo dardara esentziala (DE), edota farmakoen erabilera den jakitea. I-123-Ioflupanoarekin gorputz ildaskatuaren irudiak jasotzea posible izango da, zenbait osagai neuronal erantsiz

Helburuak

Lan honen helburua gure departamenduan egindako DAT-SCAN SPECT-en lehenengo emaitzen ebaluazioa da.

Metodoak

2003ko urtarrila eta 2007ko iraila bitartean bereizitako 108 gaixo aztertu ditugu, 18 hilabetetako tartean ikertuak izan zirela. 8 gaixo baztertuak izan ziren (4k azterketa egin nahi ez zutelako, 2 iodoari alergiagatik, 1 azterketako momentuan mugitu zelako, eta beste bat hil zelako. Horrenbestez, 100 gaixo aztertu dira (51 emakume eta 49 gizon) 23-83 urte bitartekoak (x=66.3). 123-I-IOFLOPANE 185 MBq zain bidez ziztatu eta 3 ordutara, guztiei buruko SPECTa egin zitzaien. Azterketak guztira 45 minutu irauten du. Azterketa honen ezaugarriak, hauek dira: 128 proiekzio, bakoitza 40 segundotakoa eta matrizea 128x128. Azterketaren berreraiketa egin ondoren, beste azterketa normal batekin konparatu zen. Metodo estatistiko bezala “contingencia tabla” eta “Pearson proba chi-cuadrado” erabili ditugu, gure emaitzak azkeneko diagnostikoarekin konparatzeko.

Emaitzak

3 kasutan ez genuen azkeneko diagnostikorik lortu, hauek azterketatik eta estatistikako ebaluaziotik kanpo geratu ziren. 64 kasutan, irudia patologikoa izan zen, 61 horietatik parkinson “primario” bezala diagnostikatuak. 33 kasutan normala atera zen gehienak dardara esentziarekin erlazionatuak ,bat parkinson farmakologikoarekin eta beste bat parkinson baskularrarekin erlazionatuak. Kasu bat faltsu negatiboa atera zen.

Ondorioak

Bistako analisia nahikoa izan da benetako lesio dopaminergiko presinaptikoa diagnostikatzeko. Gure esperientzian baieztatu dugu DAT-SCAN azterketaren sentsibilitate eta espezifitate altua, baina garrantzitsuena bere diagnostikoaren zehaztasuna erabilpenaren hasieratik. Ikusi dugu azterketa hau gero eta gehiago eskatzen dela, bere klinikaren erabilera baieztatzen. Gure teknika dudazko parkinsonismo diagnostikoaren protokoloan barneratzearen alde egiten dugu.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean da Osasun Biltzarrari buruzko Osagaiz aldizkariaren ale berezia
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean da jada. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenaren ale berezian, urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarrean landutako ga...
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Fa...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan