Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kontsulta oftalmologiko bat

Egileak:

Maria del Mar Zarate

Maria Casilda Arnaez

Maria Cruz Hernandez

Maria Luisa Echevarria

Maria Jesus Alonso

Marta Nuñez

Basurtuko Ospitalea - Oftalmologiako Zerbitzua


Sarrera

Konjuntibitisa, konjuntiboaren handitzeak sortzen du. Mukosa fin eta garden batek betazalen barnea eta esklera estali egiten ditu. Konjuntibitis mota ezberdinak aurki ditzakegu: bakterianoak, birikoak, alergikoak eta traumatikoak. Konjuntibitis birikoa birus batek sortzen du. Honek kornean eragina izanez gero kerato konjuntibitis birikoa esaten zaio. Kontsulta oftalmologikorik ohikoena da larrialdietan. Honako sintomak ager daitezke: begiak gorritzea, jario konjuntibala handitzea, negar-malkoen gorakada, begian zerbait arrotzaren presentzia, hazkura, sumindura, fotofobia, betazal handidura, gongoil linfatiko aurre aurikularra (batez ere konjuntibitis birikoetan) etab. Lesioak eragin ditzake kornean begi zorroztasuna gutxituz. Konjuntibitis birikoa oso kutsagarria da. Beraz, kutsadura ekiditeko, erizaintzako laguntzaile bezala, gure lana oso garrantzitsua da gaixoekin tratu zuzena daukagulako. Tratamenduak ez du birusa akabatzen. Ez dago bere menpe gaixotasunaren iraupena.

Helburuak

Konjuntibitis birikoa duten gaixoekin protokolo bat ezartzea zaintza lan oftalmologikoetan eta patologia horretan kutsadura ekiditea

Metodoak

Erizainarentzako segurtasun neurriak: Eskularruak erabiltzea gaixoarekin kutsatzea saihesteko Eskuak garbitzea gaixoarekin kontaktua izan ondoren Gaixoak ukitutako gauzak garbitzea Gaixoak erabilitako kolirioak baztertzea Gaixoarentzako segurtasun neurriak: Eskuak sarritan garbitzea, besteak ez kutsatzeko Eskuoihal indibidualak erabiltzea Begiak ez ukitzea, beste pertsonekin kontaktua saihestea Betazaleko higienea; gasak eta suero fisiologikoa erabiliz jariapenak garbitzeko Begien gainean txaplata hotzak ipintzea nahigabea arintzeko Egunez eguzkitarako betaurrekoak erabiltzea Begiak sarritan lubrifikatzea Kolirioa erabiltzea zoldura ekiditeko Korneak lesioak izanez gero, pomada antibiotikoak eta kortikoideak ematea Sintomak arintzeko pomada edo kolirio antiinflamatorioak erabiltzea

Emaitzak

Protokolo zehatz bat zehaztuko da konjuntibitis birikoa daukan gaixoa zaintzean eta protokolo hori gauzatu egingo da. Protokolo honekin gaixoari orientabide zehatzak emango zaizkio begi-higienea dela-eta eta honek bere prozesua hobetzen lagunduko dio eta gaixotasuna zabaltzea saihestuko du.

Ondorioak

Protokolo bat ezartzea beharrezkoa da. Honek honakoa eskatzen du: argibide zehatzak ematea, osasun arazoak modu eragingarrian erabiltzeko, batez ere izaera erreferentziala dela eta eragindakoak; laguntza beharrak modu eraginkorrean egitea; irakaste lan egokia egitea; osasun langileriaren lanaren kalitatea, gaixoarengan eragin positiboa izanda.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan