Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hepatitis autoimmunea Gipuzkoan: epidemiologia, indize-diagnostikoak eta adinaren eragina histologian

Egileak:

Leire Zubiaurre Lizarralde

Agustin Castiella Eguzkiza

Pedro Otazua Mendizabal

Jabier Fernández Fernández

Alberto Arriola Manchola

Luis Fernado Alzate Saez de Heredia

Fernando Mugica Aguinaga

Eduardo Elosegui Lopez-Quintana

Eduardo Utrilla Rico

Mendaroko Ospitalea - Digestio-Aparatuko Zerbitzua; Arrasateko Ospitalea - Digestio-Aparatuko Zerbitzua; Galdakao-Usansoloko Ospitalea - Digestio-Aparatuko Zerbitzua; Donostiako Ospitalea - Digestio-Aparatuko Zerbitzua; Zarauzko Anbulatorioa - Familia eta


Sarrera

Hepatitis autoimmunea kausa ezezaguneko gibelaren hantura da.

Helburuak

Gure inguruan hepatitis autoimmunea duten pazienteen ezaugarri epidemiologiko, kliniko eta diagnostikoak, baita tratamenduarekin duten erantzuna ezagutzea ere. Diagnostikorako dauzkagun 2 indizeak gure laginean konparatzea, baita 50 urte baino gehiago eta gutxiago dutenen artean ea histologian ezberdintasunak dauden aztertzea ere.

Metodoak

1994ko uztaila eta 2009ko ekaina bitartean, 140.000 biztanle dituen Deba Bailaran eginiko atzera begirako estudioa da.

Emaitzak

29 paziente (8 gizon); prebalentzia 21/100.000 biztanleko, intzidentzia 1,4/100.000 biztanle-urteko. Batez besteko adina 51,44 urte, desbiderapen estandarra 7,77 (bitartea 15-74). 10 kasutan presentazioa hepatitis akutua izan zen, 18tan hipertransaminasemia asintomatikoa eta beste kasu bat haurdunaldian. Kasu guztiak lehenengo motatako hepatitis autoimmunekoak izan ziren. 29tik 11 pazienterengan beste gaixotasun autoimmune bat diagnostikatu zen, gehiengoan tiroideko arazoak izanik (7/11). 5 kasutan (,24) farmako bat izan zen gaixotasunaren sorreraren arrazoia. Analitika: GPTaren balorerik altuena 681 izan zen, desbiderapen estandarra 146,76 (54-966); Bilirrubinarena 2,46, desbiderapen estandarra 0,070 (0,35-14,4). 27 pazienteengan gamma globulinaren balorea aztertu zen (17tan altu) eta 20 pazientengan Ig- G-arena (13tan altu). ANAren balorea positiboa izan zen paziente guztietan batean izan ezik eta ASMArena 12 pazienterengan. HLA-DRa 29 pazienteetatik 22tan aztertu zen eta hamazazpi DR 3, hiru DR 4, bat DR 7 eta beste bat DR 14 ziren. Hogeita lau pazienterengan gibeleko biopsia burutu zen eta horietatik bik zirrosia eta zazpik prezirrosia zuten. Lesio histologikoa eta 50 urte baino gehiago edo gutxiago zuten pazienteen artean ez zen estatistikoki ezberdintasun esanguratsurik aurkitu (p >0,05) (>50 urte: 8F2; <50 urte: 7F2). Hepatitis autoimmunearen tratamenduaren ondorengo indizearen (1999) batez besteko balorea 18 izan zen (14-25). Irispide laburtuak (2008) erabilgarriak zirela egiaztatu zen bateratasun egokiarekin (%86), 25 pazientek behin betiko diagnostikoa izan zuten indize klasikoarekin (>15) eta 25 pazientetik hogeita hiruk indize laburtuarekin (%92ko bateratasuna). Tratamendu estandarrak (kortikoideak/azatioprina) 27 kasutan analitikaren normaltasuna lortu zuen, eta 4 kasutan berriz, azido ursodesoxikolikoa behar izan zen. Kasu bat tratamendua kentzean sendatu zen (enalapril/flubastatina), eta 3 pazientek ez zuten tratamendurik jaso nahi izan. 5 pazientek desio-gabeko efektuak jasan zituzten (psikosia, Stafilokokoagatiko sepsia, pneumonia, linfopenia, hiperamilasemia-hiperlipasemia). Batez besteko jarraipena 4,79 urtekoa izan zen.

Ondorioak

Gure laginean, badirudi adinak ez duela histologian eraginik. Hepatitis autoimmunearen diagnostikorako ditugun 2 indizeen arteko bateratasuna egokia izan da.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan