Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Sindrome metabolikoa eskizofrenian

Egileak:

Maier Rodriguez Zabaleta

Maika Valois Nuñez

Donostia Ospitalea - Psikiatria Zerbitzua


Sarrera

Ezaguna da antipsikotikoekin tratatzen diren gaixoek pisu igoera eta desoreka metabolikoa aurkezten dituztela. CATIE ikerkuntzaren arabera, prebalentzia %42,7koa da. Sabel inguruko obesitatea, intsulinari erresistentzia, hipertentsioa eta dislipemia, fisiopatologikoki elkarlotuta daude eta guztiak gaixotasun kardiobaskular eta diabetesarekiko arrisku faktoreak dira. Arrisku faktore talde hau, Sindrome Metaboliko bezala izendatu dute. Osasun publikoko konstruktu kategoriko hau finkatzeko irizpideak, NCEP ATPren erabakiz, hurrengoak dira: Gerri perimetroa: gizonezkoengan >102zm, emakumezkoengan >88zm. Triglizeridoak baraurik: >150mg/dl. Dentsitate altuko lipoproteinak (HDL): Gizonezkoengan <40 mgr/dl eta emakumezkoengan <50 mgr/dl. Presio arteriala >=130/>=85 Hgmm edo antihipertentsiboekin tratamendua. Glukosa baraurik: >=110mg/dl edo intsulina edo hipogluzemianteekin tratamendua. Gizonezkoengan, sindrome metabolikoa, gaixotasun eta heriotza arriskuaren ehuneko 25tik 50rako igoerarekin erlazionatuta dago.

Helburuak

Sindrome metabolikoaren aurrean, ikerkuntzan oinarritutako erabaki kliniko egokiak hartzen ikastea, psikiatria zein mediko arloan.

Metodoak

Jarduera klinikoaren gidaliburuen azterketa. Ebidentzia duten ikerkuntzen berrikusketa.

Emaitzak

Gidaliburuek zera diote: Mediko arloko ikuspegitik edo Medikuntzaren arlotik: 1/ Sindrome metabolikoaren tratamenduaren lehenengo jomuga: obesitatea. 2/ Obesitatearen lehenengo tratamendua: pisua jaistea eta ariketa fisikoak 3/ Sindrome metabolikoko elementu bakoitza: bakarka tratatu. Psikiatria arloko ikuspegitik edo Psikiatriaren arlotik: 1/ Prebentzioa: Heziketa + Baimen informatua + antipsikotikoa aukeratzeko, onura eta arriskuen azterketa + Monitorizazioa: ebaluaketa basal eta aldizkakoa. 2/ Pisua % 5a igotzen bada edo eta hipergluzemia edo dislipemia okerrera badoaz: Antipsikotikoa ordezkatu.

Ondorioak

Gidaliburuen gomendioak orokorregiak dira. Nola tratatu obesitatea eskizofrenian? Zein antipsikotiko aukeratu? Galdera hauei erantzuteko, ebidentzia maila bermatzen duen “EBM Reviews - Cochrane Database of Systematic Reviews Cochrane Schizophrenia Group”-n egindako bilaketan, hurrengoa ondorioztatzen da: 1/ Ez dago ebidentzia nahikorik obesitaterako botikak gomendatzeko. 2/ Kognitibo eta jokabide interbentzioa eraginkorra izan da pisua jaisteko, hala ere, ikerketa gehiago behar dira. 3/Olanzapina kendu eta antipsikotiko atipiko bat jartzean EDO, edozein antipsikotiko, Aripiprazolekin ordezkatzean, pisu eta gluzemia jaitsiera adierazgarria lortzen da, itsasgarritasuna eta eraginkortasunik galdu gabe.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan