Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Umetokitik kanpoko haurdunaldiaren tratamendu kontserbatzailea Gurutzetako Ospitalean (2004ko apiriletik 2010eko apirilera)

Egileak:

Iratxe Vázquez Lerma

Ainhoa Azkuenaga Fernández

Miren Díez Zapirain

Maider Andrés Arribalzaga

Santiago Díez Lázaro

Iñaki Brouard Urkiaga

Iratxe Ocerin Bengoa

Gurutzetako Ospitalea - Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzua


Sarrera

Helburuak

HELBURUA Umetokitik kanpoko haurdunaldiaren tratamendu kontserbatzailearen efikazia eta ziurtasuna baieztatzea.

Metodoak

METODOAK Gure zerbitzuan diagnostikatutako eta tratatutako 120 umetokitatik kanpoko haurdunaldien artean, tratamenduaren aurretiko β-HCGren maila, metotrexatearen dosia, jarritako dosi kopurua, arrakasta eta porroten tasa, soluzio denboraren batez bestekoa eta konplikazioak aztertzen dira 2004ko apiriletik 2010eko apirilera.

Emaitzak

EMAITZAK Gure kontsultara bidalitako umetokitik kanpoko 120 haurdunaldiren artean, 27 kasutan (% 22,5) tratamendu kontserbatzailea erabili zen, kontrol analitikoekin eta asteroko kontsultarekin. Hauetako 2 emakumek, kirurgia behar izan zuten sabeleko minagatik nahiz eta β-HCGren maila 1000mU/ml baina gutxiagokoa izan. Metotrexatoarekin tratatutako 93 kasuetatik, 35etan (%37,6) 50 mg im erabili ziren eta 58etan (%62,3) 75 mg. Hauetako 13 emakumek (,97) metotrexateko 2. dosi bat behar izan zuten; hauen artean, hasierako dosia 50 mgkoa izan zen 6 gaixorengan eta 75mgkoa 7tan. β-HCG batezbesteko maila metotrexatoa administratu zen egunean 3.474koa izan zen (1.600 eta 10.957 artean) 50 mgko taldean eta 6513koa (719 eta 45.279 artean) 75mgkoan. Tratamendu kontserbatzailea erabili zen kasuetan, β-HCGren neurria 10.000mU/ml (14/93) baino altuagoa izan zen gaixoen % 15,05tan. Hauen artean, lau, 20.000mU/ml baino gehiagoko zifretara iritsi ziren; 14 pazienteetatik, bik bakarrik behar izan zuten kirurgia. Tratamendu medikoaren arrakasta %86,66koa izan zen, eta kirurgia 16 kasutan erabili zen; lautan, β-HCG mailaren jaitsiera desegokiagatik eta 12tan sabeleko mina edota ezegonkortasun hemodinamikoagatik. Sendatzeko behar izan zuten denboraren batez bestekoa 32 egun (7 eta 76 artean) izan zen. Lotutako konplikazioek ospitaleratzea behar izan zuten: minagatik (3 kasutan), sintoma gastrikoengatik (3 kasutan) eta tronpan azaldutako hematoma batengatik, bakarrik desagertu zena.

Ondorioak

ONDORIOAK Umetokitik kanpoko haurdunaldien tratamendu kontserbatzailea lehenengo aukera da aukeratutako kasuetan, morbilitate eta heriotza gutxiago lotuta daukalako, kostu txikiagoa duelako eta tronpa babes daitekeelako.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...
Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan