Tuberkulosiaren azken datuak gipuzkoan eta debagoienean
Egileak:
Iñaki Peña Bandres
Jose Luis Hernandez Indurain
Luis Martin Verdes
Edurne Bikuña Ugarte
Martin Aperribai Ulazia
Debagoienako Ospitalea - Barne-Medikuntza; Gipuzkoako Mendebalde Eskualdea - TBKren kasuen kudeatzailea; Debagoienako Ospitalea - Erradiologia
Sarrera
SARRERA Tuberkulosiak (TBK) gero eta intzidentzia handiagoa dauka herrialde garatuetan azken urteotan, munduko beste herrialde batzuekin konparatuz gero arazo txikiagoa bada ere. Euskal Herrian ere hauxe ikusten ari gara, eta gure lantokia den Debagoienako eskualdea Gipuzkoaren barruan kasu gehien daukatenetakoa da.
Helburuak
HELBURUAK Komunikazio honekin azken urteotako datuak aurkeztu nahi ditugu, hausnarketarako eramandakoak: Alde batetik, osasun sistema publikoaren barruan gero eta koordinazio handiagoa dago diagnostikoa eta tratamendua egin ahal izateko, eta bestetik azaltzeko erraz ez diren faktoreengatik intzidentzia ez da nahi beste jaisten.
Metodoak
METODOAK Gipuzkoan Tuberkulosia Kontrolatzeko Programak emandako informazioa miatu eta datu orokorrak eta eskualdekoak aztertu ditugu.
Emaitzak
EMAITZAK Gipuzkoan TBKren intzidentzia jaitsi egin da etengabean 1997tik 2005 arte, baina 2006an gorakada txikia eduki izan dugu, 2007an berriro jaitsiz. Bestela, gaixo baziliferoen intzidentzia jaitsi egin da 1998tik. Iaz tabakismoa eta gaixotasuna duen pertsona batekiko harremana izan dira arrisku faktorerik sarrienak, gaixoen %1,6a GIBek ere kutsatuta zeuden eta %9,4a soilik espainiar estatutik at jaiotakoak ziren. Diagnostikoan, QF hasi gara erabiltzen 2006tik. Gaixoen arrisku kontaktua gero eta gehiago antzematen ari dira azken urteotan, eta horien guztien %25ak inguru tratamenduak (TILT) hartu du. Debagoienako eskualdea (Arrasate, Bergara, Oñati eta abar) kasu gehien eduki duen bigarrena izan da 5 aldiz azken 7 urteotan probintziaren barruan.
Ondorioak
ONDORIOAK Munduko beste herrialde batzuk dauzkaten intzidentzia altuetatik urrun egon arren, espainiar estatua Europako estatu gehienen tasatik gora dago oraindik. EAEren barruan, Gipuzkoa da tasarik altuena daukana, eta probintziaren barruan Debagoienak du bigarren altuena.