Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hemokultiboetan isolatutako bakterioak mendaroko ospitalean 2007an

Egileak:

Joxe Mari Manterola Martija

Jose Luis Diaz de Tuesta del Arco

Jorge Taboada Gomez

Isabel Barrio Camara

Mendaroko Ospitalea


Sarrera

SARRERA Ospitale txikietan aurkitzen ditugun emaitzek askotan argi eta garbi uzten dute agerian zein infekzio mota izaten duten eskualdeko biztanleek.

Helburuak

HELBURUAK Jakin eta aztertu zein bakterio espezie aurkitu den Mendaroko ospitalean 2007. urtean zehar hemokultibo positiboetan.

Metodoak

METODOAK Debabarrena eskualdean, Ermuan eta Mutrikun 75.000 pertsona inguru bizi dira. 2007. urtean zehar aurkitu diren hemokultibo positiboak aztertu dira eta ondoren hemokultibo positiboak dituzten pertsonen historia klinikoak. Emaitzen analisi estatistikoa SPSS bidez egin da.

Emaitzak

EMAITZAK Urtean zehar 119 pertsonek hemokultibo positiboak izan dituzte (tasa 159/100.000 biztanle), 62 gizonezkoak eta 57 emakumezkoak eta 8 umeak eta 111 (% 93) helduak izanik. Pertsonen adinaren batez bestekoa 75 urtekoa izan da. Ehuneko 86 bakteriemiak komunitatean hartuak izan dira eta % 14 ospitalean (gnosokomialak). Isolatutako bakterioak honako hauek izan dira: 42 Escherichia coli, 24 Streptococcus pneumoniae, 18 Staphylococcus aureus, 6 Streptococcus agalactiae, 6 Enterococcus faecalis, 3 Streptococcus pyogenes, 3 Staphylococcus epidermidis, 3 Pseudomonas aeruginosa, 3 Streptococcus “viridans”, 2 Neisseria meningitidis, 2 Klebsiella, eta beste 10. Ez da Brucella-rik aurkitu. Sei (% 33) S.aureus metizilinari erresistenteak ziren, eta E.coli batek (% 2.4) espektro zabaleko beta-laktamasak zituen. Hemokultibo positiboen infekzio-fokuak hauek izan dira: gernu infekzioa eta pielonefritisa (31 aldiz), pneumonia (28 kasu), abdominala eta kolangitisa (16 kasu), endokarditisa (7 kasu), foku ezagutu gabeak (16 aldiz), larruazalekoa (8 kasu) eta beste fokuak (13 kasu). Gernuko, abdominal eta kolangitis infekzioetan E.coli izan da sarriago aurkitu den bakterioa, S.pneumoniae pneumonietan, estreptokokoak eta enterokokoak endokarditisetan eta S.aureus kateterrak bakteriemiaren foku izan direnean. S.pneumoniae izan da gehien isolatu den bakterioa abenduan, urtarrilean eta otsailean eta 50 urte baino gutxiago duten pertsonengan eta E.coli sarriena beste kasu guztietan.

Ondorioak

ONDORIOAK E.coli (% 35), S.pneumoniae (% 20) eta S.aureus (% 15) izan dira hemokultiboetan gehien isolatu diren bakterioak eta gernuko infekzioak nahiz pneumoniak fokurik sarrienak.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan