Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Pseudomonas aeruginosa ondorengo bakteriemia: 14 urteko berrikusketa

Egileak:

Jose Angel Alava Menica

Carmen Ezpeleta Baquedano

VisitaciĆ³n Cabezas Garcia

Carmen Busto Barrenetxea

Itziar Atutxa Aurtenetxe

Elena Gomez Ahedo

Miren Josebe Unzaga BaraƱano

Ramon Cisterna Cancer

Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologiako Zerbitzua


Sarrera

SARRERA ETA HELBURUAK P. aeruginosa ondorengo bakteriemia (PAB) infekzio oso larria da eta hilkortasun altuarekin erlazionatuta dago, bakterio hori patogeno nosokomial arruntenetarikoa izanik. Azpiko gaixotasunak, infekzio iturria eta antibiotiko terapia ezegokia hilkortasunarekin lotuta daude.

Helburuak

METODOAK PAB duten paziente guztiengan azterketa prospektiboa burutu da. Azterketa epea 1993ko azarotik 2007ko abendura artekoa izan da. Odol-kultura BACTEC 9240 erabiliz egin dira. Infekziorako Kontroleko taldeak aztertu du odol-kultura positiboa izan den paziente bakoitza. Aztertu diren aldagaiak honako hauek izan dira: adina; sexua; azpiko gaixotasuna; aldez aurreko kondizioak; bakteriemiaren iturria, nosokomiala ala komunitatekoa izan den; antibiotikoen aurreko sentikortasuna; tratamendua eta erantzuna. Hori burutzeko SEPSIS-DATA deituriko ordenagailuaren bidezko zainketa metodoa erabili izan da.

Metodoak

EMAITZAK 324 kasu aztertu dira, 217 gizonezkoak (%67). Adinaren arabera %67,9 >60 urtekoak izan dira. Azpiko gaixotasunen artean hurrengoak egon dira: neoplasiak %42,28; diabetesa ,05; biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa ,65; GIB %7,72. Ospitalean hartutakoaren intzidentzia %48,46koa da, denboraren zeharreko eremua %38,7tik %57,6ra arte. PABren iturria: infekzio iturria ezezaguna %27,78; gernu-traktukoa ,19; Zainketa Intentsiboetako Unitatea ,04; kirurgia ,27; gernu kateterra %25,62; antibiotikoak %39,81; kateter intrabaskularra %48,15; terapia immunosupresorea %25,93; neutropenia ,98. Terapia antibiotiko ez egokia ,75 kasutan gertatu da. Hilkortasun tasa guztia %32,1ekoa izan da. Odol-kulturak positiboak izateko denbora, gehienak (%79,63) 48 ordu baino gutxiagotan. Bakteriemia polimikrobianoa %20,98 kasutan identifikatu da. Antibiotikoen aurreko sentikortasunaren datuak hurrengoak izan dira: Amikazina %94,44; Imipenema %89,81; Gentamizina %87,65; Zeftazidima %86,73 eta Ziprofloxazinoa %78,09.

Emaitzak

Ondorioak

ONDORIOAK Gure ospitalean PABren intzidentzia egonkorra mantendu da azkeneko 14 urteotan, intzidentziaren gehiengo batekin 1997 eta 2002 urteetan. Neoplasia izan da azpiko gaixotasun arruntena. Antibiotikoen sentikortasuna ez da aldatu denboran zehar, eta antibiotiko eraginkorrenak Amikazina, Imipenema, Gentamizina eta Zeftazidima dira.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan