Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Antibiotikoak arnas aparatuko goialdetako infekzioetan: teoriatik praktikara edota ebidentziatik ohiturara

Egileak:

Ainara Larrazabal Arbaiza

Lourdes Unzueta Zamalloa

Miren Aizpuru Barandiaran

Veronica Bengoa Tome

Magdalena Bandych

Javier Abad Presa

Mikel Santisteban Olabarria

Maite Argoitia Vila

Laura Fretin Adriana

Josep Cortada Plana

Errekaldeberriko Osasun Zentroa; Deustuko Osasun Zentroa


Sarrera

HELBURUA Zera ikustea: Lehen Mailako Arretan, Arnas Aparatuko Goialdetako Infekzioetan egiten diren tratamenduek, Praktika Klinikorako Gidek diotena betetzen duten ala ez.

Helburuak

SARRERA Lehen Mailako Arretan, Arnas Aparatuko Goialdeetako Infekzioak, kontsultarako arrazoirik nagusienetakoak dira. Infekzioon etiologia, gehienetan, birikoa izaten da, beraz antibiotikoen erabilpena ez litzateke gehienetan zuzena izango. Formación Médica Continuada en Atención Primaria izeneko aldizkarian, 2007ko urrian argitaratutako protokoloaren arabera, Lehen Mailako Arretan egiten da antibiotikoen preskripzioaren ia %80; preskripzio ezegokiaren tasa %30 da; Europa mailan, Espainia da antibiotikoen gehiegizko erabilpena egiten den estatuetako bat, eta gehiegizko erabilpen honek erresistentzia tasa handia dakar berekin. Hainbat faktorek dute zerikusia erabilpen honetan, euron artean, antibiotiko gehiegiren aukera, medikuaren formakuntza, pazientearen presioa eta industria farmazeutikoaren presioa.

Metodoak

METODOA Poblazioa: Azken urtean (2007ko ekainetik 2008ko ekainera) Arnas Goialdeetako Infekzioen episodioa duten pazienteak, Osabide erabiliz erregistratuta, Errekaldeberri eta Deustuko osasun zentroetan. Lagina: 240 historia kliniko Barne-irizpideak: 14 urtetik gorako pazienteak, historian honako kodigo hauekin: 463: amigdalitis akutua; 461tik 461.9ra: sinusitis akutua, 381tik 382.9ra: erdiguneko otitis akutua. Kanpo-irizpideak: Osabide erabiltzen ez dutenen medikuen pazienteak.

Emaitzak

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK Amigdalitis, Sinusitis Akutu eta Erdiguneko Otitis Akutu kasuak aztertu izan dira. Amigdalitisari dagokionez, kasuen % 85,12 antibiotikoarekin tratatu da (Amoxicilina %49,51); Sinusitisari dagokionez, %94,73 (Amoxicilina %38,88); eta Erdiguneko Otitis Akutuari dagokionez, %97,05 (Amoxicilina %21,21).

Ondorioak

BEHIN-BEHINEKO ONDORIOAK Datuok ematen dutenez, antibiotikoen erabilpena gehiegizkoa da, Praktika Klinikorako gidak aholkatzen dutena baino handiagoa. Horrez gainera, aukeratutako antibiotikoa ez da lehen aukera bezala erabili beharrekoa izaten.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan