Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Parotiditisaren agerraldia euskal herrian

Egileak:

Paloma Liendo Arenzana

Manolo Imaz Perez

Miren Basaras Ibarzabal

Mª Jesus Perez Palacios

Inmaculada Diez Hernaez

Asunción Santamaria Cano

Ana Butron

Ramón Cisterna Cancer

Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzua; EHU- Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila


Sarrera

SARRERA ETA HELBURUAK Euskal Autonomi Erkidegoan eta Autonomi Erkidego mugakideetan gertatzen ari den parotiditisaren agerraldiaren kasu-kopurua baieztatzea diagnostiko mikrobiologikoa eginez.

Helburuak

Metodoak

METODOAK Araba eta Bizkaitik etorritako pazienteen lagin biologikoen atzera begirako azterketa burutu da. Laginak Basurtuko Ospitalera heldu izan dira 2006ko abendutik hona. Jasotako lagin-motak hurrengoak dira: gernua, goiko arnas traktuko laginak, likido zefalorrakideoa (LZR) edo/eta seruma. Serumetan IgM eta IgG immunoglobulinak detektatu dira (VIRCELL®). Beste laginak parotidititaren birusa hazteko aproposak diren birus kultura ezberdinetan erein dira.

Emaitzak

EMAITZAK 485 pazienteengandik 706 lagin jaso ditugu: 262 gernu, 443 goiko arnas traktuko lagin, eta LZR bakarra. Horietatik 169 pazientek (%35,28) lagin positiboren bat izan zuten. 198 laginetan (%28,05) birusa isolatu zen: 36 gernutan (,26), 161 goiko arnas traktuko laginetan (%33,9) eta LZR batean. Laginak adin tarte zabalekoak izan dira (0-61 urte) eta gizonezkoak erdia baino pixka bat gehiago (%56,57). 647 pazienteetatik 721 serum lagin jaso ditugu. Horietatik IgM positiboa 136 serumetan (,86) detektatu da eta bi pertsonek seropositibatu egin dute. Lagin hauen adin tartea 1-43 urteko izan da, eta gizonezkoak %56,25 izan dira. Birusa 37 pazienteengan isolatu zen eta IgM positiboa izan zuten aldi berean.

Ondorioak

ONDORIOAK 185 pazienteri parotiditisa diagnostikatu zaie mikrobiologikoki, bai kulturan edo baita serologian ere (232 lagin ezberdin). Agerraldi honetan infektatuta dauden paziente gehienak (%90) nerabeak edo heldu gazteak dira (8-36 urte tartea). Kultura eta serologiaren errendimendua diagnostikatzeko literaturan deskribatuta dagoenaren antzekoa da. Halaber, txertatutako pazienteengan (IgG positiboak) sentikortasuna baxuagoa da txertatu gabekoetan baino.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan