Zainen bidezko antibioterapia etxean
Egileak:
Ainara Larrazabal Arbaizar
Andima Basterretxea Ozamiz
Zohartze Larizgoitia Elejalde
Josu Irurzun Zuazabal
BegoƱa Vazquez Vizcaino
Mari Vi Garcia Dominguez
Maria Dolores de Damborenea Gonzalez
Gurutzetako Ospitalea - Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzua
Sarrera
SARRERA Zainen bidezko antibioterapia Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuen ekintza nagusienetarikoa da. Hainbat gaixotasun infekzioso era seguru eta eraginkorrean tratatu daiteke gaixoaren etxean.
Helburuak
Metodoak
METODOLOGIA Ikerketa deskriptibo erretrospektiboa. Zerbitzuko zainen bidezko tratamenduen datuen base informatikoa ikuskatu da eta 1996 eta 2007ko martxoa bitarte datu hauek analizatu dira: diagnostikoa, erabilitako antibiotikoak, tratamenduaren iraupena eta emaitzak.
Emaitzak
EMAITZAK 2.207 antibiotiko erabili dira. Gaixoek batez besteko 60 urte zeukaten (4-98 urte artean). %70,6 gizonak ziren eta %29,4 emakumeak. Tratamenduaren batez besteko iraupena 11,3 egunekoa izan zen (1-82 egun artean). Sortutako egonaldiak guztira-ohiko ospitalizazio aurrezki egunak 24.939 izan ziren. Tratatutako infekzioak honako hauek izan ziren: %35,2 arnas aparatukoak, %9,4 azal eta ehun bigunetakoak, %7,9 bakteriemiak, %6,3 kirurgia ostekoak eta %8,2 abdominal barneko infekzioak. Antibiotiko erabilienak: %22,4 zeftriaxona, ,7 piperazilina-tazobaktam, ,7 aminoglukosidoak, %7,5 zeftazidima,%7,5 teikoplanina eta %7,2 ertapenem. Infusio bonbak erabili ziren tratamenduen %41ean. 1.527 gaixok (%83) hobekuntza edo sendaketa lortu zuten. ,3k (209 gaixo) berriro ospitaleratu behar izan zuten (%4 tratamenduaren errakuntzengatik). Gaixoen %5,7 hil egin ziren (%33 HIESak jota).
Ondorioak
ONDORIOAK Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuen bidez hainbat infekzio trata daitezke era seguru batean gaixoaren etxean. Horrela, ospitalean egonaldi ugari ekidin daiteke.