Erizainek eguneroko praktikan jarraitzen al dituzte neurri unibertsalak? Erizaintzako lehenengo mailako ikasleen gogoetak
Egileak:
Idoia Aramburu Chinchurreta
Ainhoa Ulibarri Ochoa
Maialen Aranzeta Aranzabal
Irati CaƱo Lopez de Sosoaga
Marta Martinez del Pino
Ane Reina Valdemoros
EHU - Gasteizko Erizaintza U.E. - Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza irakasgaiko irakasleak ; Erizaintzako lehenengo mailako ikasleak
Sarrera
SARRERA Infekzio nosokomialak gaur egun osasun arazo garrantzitsu bihurtu dira, ospitaleetako erikortasuna eta hilkortasuna areagotuz. Infekzio nosokomialen prebentziorako kalitatezko Erizaintzako Zainketak ematea beharrezkoa da. Honek, erizainek neurri unibertsalak ezagutzeaz gain, eguneroko praktikan hauen jarraipen egokia egitea eskatzen du.
Helburuak
HELBURUAK Erizaintzako lehenengo mailako ikasleen ikuspuntutik: 1. Erizainek eguneroko praktikan jarraitzen dituzten neurri unibertsalak aztertzea. 2. Neurri unibertsalak jarraitzen ez diren kasuetan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren behatzea. 3. Egoera hauek azterturik, hobetzeko aldeak proposatzea.
Metodoak
METODOAK Ikerketa deskriptiboa aurkezten dugu. Datuen bilketa galdetegi baten bidez egin da. Galdetegia erizaintzako lehenengo mailako ikasleek bete dute beraien praktiketako lehenengo moduluaren ostean; teoriatik zuzenean aurreiritzirik gabe datozela eta oraindik praktika klinikoan sozializatu gabe daudela balioztatu da. Datuen analisia metodo kuantitatibo eta kualitatibo bidez burutu dugu. Portzentajeen bidez erizainek eguneroko praktikan jarraitzen dituzten neurri unibertsalen maila neurtu dugu. Eta kategorien analisi baten bidez eragina izan duten faktoreak eta hobetze aldeak landu ditugu.
Emaitzak
EMAITZAK 1.Taula. Eguneroko praktikan neurri unibertsalen aztertzea. 1. Esku garbiketa Bai Ez %6 Ez beti %75 2. Eskularruen erabilera Bai %72 Ez %4 Ez beti %24 3. Bata, txabusina edo arropa iragazgaitzaren erabilera egokia Bai %30 Ez %28 Ez beti Ez da egokia %32 4. Mozorro edo betaurrekoen erabilera egokia Bai Ez %21 Ez beti %4 Ez da egokia %62 5. Tresna ebakorrak edo punta zorrozdunak edukiontzi berezietara botatzea Bai %62 Ez %28 Ez beti 6. Kutsatutako orratzei berriro estalkia ez jartzea Bai %49 Ez %51 7. Kutsatutako gainazalen garbiketa egokia Bai %30 Ez Ez beti %4 Ez da egokia %49 Erantzun gabeak %2 8. Zikindutako arropa eta izaren maneiua eta kudeaketa egokia Bai %81 Ez Ez beti %6 Eragina izan duten faktoreen artean honako hauek aurkitzen ditugu: denbora falta, presaka ibiltzea, gehiegizko lan karga, ospitaleko errutina, ohitura desegokiak, kontzientzia falta… Hobetzeko aldeak, formakuntzan, profesionalen kontzientziazioan, ohitura desegokien aldaketan, teoria eta praktikaren arteko artikulazioan, errekurtsoetan eta hauek eskuragarri izatearen garrantzian, zaintzeko denbora gehiago eta neurri unibertsalen jarraipenaren ebaluazioan zentratzen dira.
Ondorioak
ONDORIOAK Nahiz eta neurri unibertsalen erabilerak berebiziko garrantzia izan, badirudi eguneroko praktikan hobekuntza aldeak sumatu daitezkeela. Hemendik profesionalen kontzientziaziorako estrategiak landu beharra planteatzen dugu.