STAPHYLOCOCCUS AUREUS METICILIN ERRESISTENTEA, ETSAIA DA?
Egileak:
Karmele Naberan Olaeta
Ana Carrero Devesa
Basurtuko Ospitalea - Otorrinolaringologia eta Kirurgia Plastikoa
Sarrera
SARRERA Staphylococcus aureus meticilin erresistenteak (SAME) eragindako infekzioak zerikusi handia dauka gaixotze-tasarekin, horren ondorioz ospitalizazio-egunak gehitu egiten dira eta, beraz, koste ekonomikoak ere bai. Hori dela-eta, Basurtuko Ospitaleko 30 ohe dituen ospitalizazio-unitate batean (Iturrizar, 3) SAMEk eragindako infekzio nosokomiala aztertzea erabaki dugu. Infekzioak urtero 1.500 ospitaleratze eragiten ditu Otorrinolaringologia eta Kirurgia Plastikoko zerbitzuetan, eta egonaldiak batez beste 3,5 egunekoak izaten dira. Unitate horretan beste zerbitzuetako gaixoak ere ospitaleratzen dira, Poliklinikakoak esaterako, baina datu hauek ez dira kontuan hartuko azterketarako.
Helburuak
HELBURUAK 1.- SAME-eramaileak identifikatzea. 2.- Ospitalizaturik dauden gaixoen artean infekzio nosokomialaren intzidentzia aztertzea. 3.- Zaintzako pautak eta isolamenduzko neurriak ondo ezartzea.
Metodoak
PROZEDURAK Atzera begirako azterketa bat egin da, 2007/01/01 eta 2007/12/31 artekoa. Germen hori izan duten gaixoen historia klinikoen berrikuspenaren bitartez, jasotako kasuan kasuko kultiboak egiaztatuz eta ospitaleratu bitartean infekzioa garatu ez zutenak eta eramaileak soilik izan zirenak bereiztuz.
Emaitzak
EMAITZAK 2007 urtea amaitu zenerako 32 kasu agertu ziren, haietako 5 berrospitaleratuak ziren. Intzidentzia-tasa % 2,13 da, batez besteko egonaldia gehitu da eta gaur egun 22,85 egunekoa da. 8 gaixok soilik garatu zuten infekzioa. Bi gaixorekin lortu zen deskolonizazioa batez besteko 15 eguneko ospitaleratze batean. Gaixo bat hil zen ospitalizaturik zegoen bitartean pluripatologiaren konplikazioek jota eta gainerako bost gaixoei alta arindu zitzaien. Gainera, historia klinikoen berrikuspena egitean, isolamendua behar izan zuten zenbait kimuren denboran bat zetozela berretsi egiten zen.
Ondorioak
ONDORIOA Ikerketa sakona egin ahal izateko, beharrezkoa da germen berdina izan duten gaixo gehiago izatea; ondorioz, ez dugu baztertzen aurrerantzean beste ikerketa-lan bat egitea 2007. urtearen amaierarako izandako kasuekin konparazio-azterlana egiteko, bere prebalentzia egiaztatuz. Kasu gehienetan, infekzio nosokomialaren arriskua gutxitzekotan, gaixoei, nahiz eta guztiz deskolonizaturik ez zeuden, alta goiztiarra eman zitzaien kontrola anbulatorioan segitzeko. Halaber, gure Ospitaleak ezarritako erizaintza-prozedurak zuzen erabiliz lortu dugu infekzioaren intzidentzia gutxitzea; beraz, ikus daitekeenez, erizaintzaren lana funtsezkoa da.