Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN KOSTU OSPITALARIOA ETA BERE POPULAZIO-KASUISTIKA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 2007. URTEAN

Egileak:

Iñaki de Pablos Vaca

Joseba Perez de Arriba Diaz de Argandoña

Itziar Gaviña Santamaria

Jaione Pinto Urizar

Raquel Ruiz de la Torre

Rita Martínez de Morentin Rebole

Osasun Saila - Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza


Sarrera

SARRERA Gaixotasun infekziosoak ezagun zaharrak izan arren, gero eta arreta handiagoa dute, beren ondorioak eta kostuak ez baitira inolaz ere gutxitu.

Helburuak

HELBURUAK Hainbat gaixotasun infekziosori dagozkion aldagai nagusien ikerketa deskriptiboa egitea, sexuaren, adinaren eta lurraldearen arabera. Horrela, jarduera asistentzialean eta gastuan duten eragina aztertuko da.

Metodoak

METODOA Zeharkako ikerketa deskriptiboa, 2007an Osakidetzako ospitaleen jarduera eta kostuak erabilita. Iturri-datuak: Explo-GRD aplikazioan lau gaixotasun aztertu ditugu eta dagokien CIE-9-MC diagnostikoen kodifikazioa hauxe da: infekzio sistemikoak (1-139), pneumonia eta gripea (480-487), biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa -BGBK edo EPOC delakoa- (490-491) eta gernu-infekzioa (599).

Emaitzak

EMAITZAK  Gaixotasun horien ondorioz, 18.217 alta eta 59 milioi euroko gastua izan ditugu gure ospitaleetan (Gastuen % 6,87 eta alten % 7,78).  Populazio bakoitzaren gastua: Araban 33,61€; Bizkaian 26,26€; eta Gipuzkoan 25,47€.  Alta medikua jaso zutenen artean, %63,91 gizonezkoak izan dira, eta %36,09 emakumezkoak.  Hartutako gaixotasunetan, arruntena eta garestiena pneumonia izan da (gastuen eta alten %31).  Adin-taldekoaren arabera, ospitaleratutakoen portzentaje handiena 65 urtetik gorakoen taldean metatzen da.  Umeen (0-17) eta gazteen (18-39) artean, arnasbideetako infekzio akutuak dira gaixotasun ohikoenak; hortik aurrera, pneumonia eta BGBK dira alta gehien jasotzen dutenak.  Hilkortasun-tasa %5,33koa da gizonezkoen artean; emakumezkoen artean, berriz, %6,16 da. Lurraldeka ikusita, Arabak izan du mailarik baxuena.

Ondorioak

ONDORIOAK Pneumoniek, bai komunitariokoek eta bai nosokomialek, gastuaren eta egonaldiaren kopururik handiena sortzen dute. Bestetik, kontuan hartzekoa da, infekzio-kopuru orokorra askoz handiagoa dela gizonezkoen artean, emakumezkoengan baino, beste osasun-arloetan gertatzen den bezala.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan