Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Iztai-etenetan profilaxi antibiotikoa beharrezkoa al da?

Egileak:

Naiara Arana Exposito

Jose Javier Urrejola Areitio

Jose Maria Arana Merino

Ramon Larrazabal Bilbao

Debagoenako Ospitalea. Anestesia eta Bizkorketa Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Infekzio nokosomiala (aurrerantzean IN) arazo serioa da gure ospitaletan, zeren bere sarritasuna baino gehiagora hel baitaiteke. Horrelako infekzio asko (%50etik gora) interbentzio kirurgikoan pazienteari egin zaion zauri kirurgikoagatik gertatzen da eta hori profilaxi antibiotiko egokia erabiliz gero gutxi daiteke, baina agian antibiotikoak errazegi erabiltzen dira.

Helburuak

HELBURUA Jakitea hernia inginaletako ebakuntzetan beharrezkoa den profilaxi antibiotikoa erabiltzen edo, egin gabe ere, ea emaitza berak lortzen ditugun, nahiz eta protesiak ipini.

Metodoak

METODOA - Hernia inginaleko ebakuntza egindako 42 gaixori antibiotiko profilaxia ipini genien eta beste 42ri ez genien ipini, horietatik 46 emakumeak ziren eta 38 gizonezkoak, denak ere 38-86 urtera bitartekoak dira, guztiak ere ASA I edo II eta ez zuten infekzioa errazteko faktorerik (diabetesa adibidez). - Antibiotikoa (amoxi-klabulanikoa 2 gr) zain barnetik eta anastesiarekin batera ipini genien eta besteei ez genien antibiotikorik ipini, guztiei zulo anitzeko eta saretutako protesiak (malladas) ipini genizkien. - Ebakuntza ondorengo egunetan denei kontrol zorrotza egin genien infekzio sistemikoa (analitika bidez sukarra zegoen neurtuz) eta zauriaren infekzio lokala zainduz.

Emaitzak

EMAITZAK - Talde bietako batean ere ez genuen infekzio sistemikorik eduki. - Antibiotikorik gabeko taldean infekzio lokal bat eduki genuen baina zainketa egoki batekin: garbitasuna eta antiseptikoarekin osatu egin zen.

Ondorioak

ONDORIOAK - Nahiz eta protesia jarri berau txikia, saretua eta zulo aniztuna denez gero, profilaxi antibiotikoa sistematikoki jartzea ez dela beharrezkoa esan daiteke, ez baitira arazoak gehiagotzen. - Beraz, gure iritziz, profilaxi antibiotikoa infekzioa handitzeko faktoreak dituzten gaixoei mugatu beharko litzateke.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan