Lo apnea-hipopnea sindromea eta pneumonia arriskua
Egileak:
Gorka Vallejo de la Hoz
Leire Reglero Garcia
Inma Valdivia Chacon
Soledad Aparicio AvendaƱo
Maite del Hierro Gurruchaga
Euskal Herriko Unibertsitatea; Basurtuko Ospitalea; Galdakao-Usansolo Ospitalea
Sarrera
SARRERA Lo Apnea-Hipopnea Sindromea (LAHS), aldaketa gasometrikoak, esnatze inkonszienteak (arousals) eta lo ez atsedengarria sortarazten duen gaixotasun bat da. Lo-arnasaren arazo honek, apneak edo arnas etenaldiak, zurrunga eta logurea eragiten ditu. Ondorioak: Lan eta Osasun arazoak (HTA (1) eta pneumonia), gatazka familiar eta sozialak, eragin fisikoak eta istripuak.
Helburuak
HELBURUAK LAHS gaixoaren ikerketa egitea kontsulta, historia klinikoa eta polisomnografiaren bidez, beste eritasun batzuk pairatzeko arriskua neurtuz.
Metodoak
METODOAK Galdakao-Usansolo Ospitaleko 100 gaixorekin burututako ikerketa deskriptiboa. Gaixoei kontsulta klinikoa eta polisomnografia egin zitzaien 2007. urteko maiatzean. Neurtutako aldagaiak: sexua, adina, pisua, Gorputz-Masaren Indizea (GMI), sintomatologia, Apnea-Hipopnea Indizea (AHI), polisomnografiako emaitzak eta gaixoek jarraitutako tratamendua. Aldagaien balioak Excel datu base batean sartu ondoren, lortutako emaitzak 6 grafikoetan aurkezten dira.
Emaitzak
EMAITZAK LAHS gaixoen %76 gizonezkoak dira eta emakumezkoak %24. Sintoma nagusiak: zurrunga (0), apnea (%75) eta logurea (%55). AHI ertaina = 34. GMI ertaina = 32. Gaixoek loditasun-gainpisu tasa handia daukate. Aukerako Tratamenduak: Continuous Positive Airway Pressure (CPAP) makina (%41), dieta (%33), postura aldaketa () eta beste batzuk ().
Ondorioak
ONDORIOAK LAHS gaixo profila: gizonezkoa, 53 urte, 90 kg-ko pisua eta 32-ko GMI. Aukerako Tratamendua: CPAP makina. Gaixo hauen loditasun eta gainpisu tasa altuak beste gaixotasun batzuk pairatzeko arriskua areagotzen du: aspirazio pneumonia, biriketako tronboenbolismoa eta HTA.