Infekzio postkirurgikoa futbolariengan
Egileak:
I. Olabarria
L. Sarria
Donostiako Pilarreko Ama Osasun Zentroa; EHU - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Gipuzkoako Futbol Federazioa
Sarrera
SARRERA Infekzioa ez da konplikazio ohikoa traumatologiaren eta ortopediaren kirurgia programatuan. Oro har, kirurgia ortopedikoaren infekzioa %1 inguruan dago. Gure zerbitzuan, %0,63 izan da azken urte hauetan.
Helburuak
HELBURUAK Gure zerbitzuan gertatutako infekzio kirurgikoak ikastea
Metodoak
METODOAK ETA EMAITZAK 2005eko urritik 2008ko apirila arte 316 interbentzio kirurgiko egin ditugu. Kirurgiaren osteko infekzioa bi kasutan soilik agertzen da. 1. Kasua: 18 urteko mutil bat. Eskuineko sorbaldaren luxazio errepikakorra. Interbentzio prozesuan odolustea nahiko ugaria da. Alta jaso ondoren, hematoma lokal batekin hasten da. Hematoma hori drainatzen da eboluzio onarekin. Hematomaren arrazoia ikertzean koagulazioaren 8. faktorearen gabezia diagnostikatzen da (hemofiliaren aldaera). Bost hilabete pasa ondoren, pazientea fistula txiki batekin zauri kirurgikoan hasten da, likido sero-zornetsua dariola. Lagin klinikoa hartzen da kultiboa eta antibiograma egiteko. Kultiboan, SAMR (Staphylococcus aureus metizilin erresistentea) isolatzen da. Beste ebakuntza kirurgiko bat egiten da fistula kentzeko eta mindutako hezur-ehuna garbitzeko. Tratamendu antibiotikoa jartzen da. 2. Kasua: 19 urteko mutil bat. Diagnostikoa: Ziklope sindromea (bi urte lehenago aurreko lotailu gurutzatuaren haustura pairatu zuen; plastia bat jarri zioten eta plastia tibiarekin lotzen den ingurunean fibrosia agertu zitzaion). Artroskopia egiten da ehun fibrosoa kentzeko. Bederatzi egun alta jaso ondoren, koadro kliniko lokal batekin hasten da, artroskopiaren kanpoko atean. Lagin klinikoa hartzen da kultiboa eta antibiograma egiteko eta SAMS (Staphylococcus aureus metizilin sentikorra) isolatzen da. Tratamendu espezifikoa jartzen da. Gaizki eboluzionatzen du (mina, sukarra, isuria, mugikortasuna murriztuta, likido sero-zornetsua) eta beste artroskopia bat egin behar da. Pazienteak errehabilitazioa ere behar du.
Emaitzak
Ondorioak
ONDORIOAK Kirurgiaren osteko infekzioa traumatologian beldurgarria da. Askotan, aurrez aurreko tratamendu kirurgikoa eta bena barneko tratamendu antibiotikoa behar dira. Ospitaleratzearen iraupena luzatzen da eta orokorrean errehabilitazioa beharrezkoa izaten da. Horrez gain, ondorio larriak gerta daitezke, artikulazioaren zurruntasuna eta funtzioaren galera, alegia. Oso garrantzitsua da, beraz, ebakuntzaren barneko profilaxi neurriak muturreraino eramatea.