ISOLAMENDUETAN HARTU BEHARREKO NEURRIAK
Egileak:
Laura Briongos Albalate
Etxaurren Ibarrola Atxa
Larraitz Iturbe Aldai
Maria Angeles Ruiz de Azua Velasco
Aitziber Salinas Ruiz de Infante
Iratxe Urtaran Ibarzabal
Santiago Ospitalea – Zainketa Bereziak; Txagorritxu Ospitalea – Traumatologia; Txagorritxu Ospitalea – Onkologia; Arabako Ospitale Psikiatrikoa - UPR; Gasteizko Olagibel Anbulatorioa - Pediatria
Sarrera
SARRERA Isolamenduei buruzko gomendioak ezinbestekoak dira ospitaleko infekzioen kontrola, zaintza eta prebentzioa lortzeko. Nahiz eta osasungintzako langileria arlo honetan oso kontzientzatuta egon, gaur egun, infekzio nosokomialak arazo garrantzitsua izaten jarraitzen du. 1994.urtean, INOZ batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-langileei zuzendutako “Infekzio Nosokomialaren kontrolerako arauen eskuliburua” argitaratzen du. 1997.ean “Centers for Disease Control”ek argitaratzen dituen azken gomendioak gehitzen ditu.
Helburuak
HELBURUA Isolamenduetan hartu beharreko neurriak birpasatu eta deskribatu.
Metodoak
METODOAK Sei erizain osatutako lan taldea eratuta, INOZ batzordeak argitaratutako eskuliburuaren birpasaketa.
Emaitzak
EMAITZAK Bi neurri mota bereizten dira: Neurri estandarrak: ospitalean ardurapean dauden gaixo guztiei ezarritako neurriak dira, euren diagnostiko edo ustezko infekzio-egoeraz independentea delarik. Transmisioan oinarritutako neurriak: neurri hauek, patogeno garrantzitsuez edo oso kutsagarriak izan daitezkeen infekzioak dituztela jakin edo susmatzen den gaixoei zuzenduta daude. Neurri hauen helburua, ospitale barruan infekzio horien hedapena geldiaraztea da. Hiru neurri mota daude: • Airezko Transmisioan oinarritutako neurriak • Tanten bidezko Transmisioan oinarritutako neurriak • Ukipeneko Transmisioan oinarritutako neurriak
Ondorioak
ONDORIOAK Isolamenduetan hartu beharreko neurriak birpasatuz, gure eguneroko lana hobetzen dugu.