Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

GIZA IMMUNOESKASIAREN BIRUSAREN AURKAKO HASIERA-TRATAMENDUA: EGUNGO IKUSPEGIA

Egileak:

Itxasne Gabilondo Zelaia

Ainhoa Gabilondo Zelaia

Olatz Ibarra Barrueta

Galdakao-Usansolo Ospitalea - Farmazia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA 2008ko urtarrilean argitaratu dira gaurkoturik Gesida/GIBaren kontrako tratamendu erretrobiralari buruzko plan nazionalaren gomendio orokorrak. Gaixo hauen jarraipen farmakoterapeutikoak berebiziko garrantzia du, horregatik adosturiko protokolo eta gomendioak jarraitu behar dira.

Helburuak

HELBURUAK Eskualde-ospitale batean, GIBa duten gaixoei ezartzen zaien hasiera-tratamendua zein den, noiz ezartzen den eta tratamenduarekiko atxikimendua ezagutzea, Gesida azken gomendioekin konparatuz.

Metodoak

METODOAK 2008ko apiriletik hamabi hilabete atzerantz egin, eta denbora tarte horretan tratamenduarekin hasitako gaixoak aztertu dira. Ospitaleko farmazialariak datu hauek bildu ditu: tratamenduaren hasieran gaixo bakoitzaren CD4 T-linfozito zenbaketa, odoleko birus-maila, farmako konbinazioa eta tratamendu aldaketak. Azkenik, tratamenduarekiko atxikimendua kalkulatu da farmaziako erregistroak erabilita eta gutxienez hiru hilabetez tratamenduarekin egon diren gaixoengan.

Emaitzak

EMAITZAK Azterketa lagina hamazazpi gaixok osatu dute. Hamabost gaixorentzako aukeratu den hasiera-tratamendua 2AN (atzeranzko trankiptasaren inhibitzaile analogo nukleosidosidiko) + 1EN (inhibitzaile ez nukleosidiko) izan da. Hamaika gaixoren hasiera-tratamendua, tenofobirra (TDF), emtrizitabina (FTC) eta efabirenza (EFV) izan da. Hiru pazienterengan erabili da tenofobirra, emtrizitabina eta nebirapina (NVP) eta bakarrean tenofobirra, lamibudina (3TC) eta efabirenza. Gaixo bik soilik hasi dute 2AN + 1IP (potentziaturik dagoen proteasaren inhibitzailea) konbinazioarekin; tenofobirra, emtrizitabina eta lopinabirra/erritonabirra (LPV/r). Bederatzik hasi dute tratamendua 200-350 CD4 T-linfozito/µl-rekin, seik <200-rekin eta bik >350-rekin. Hamabi hilabeteotan, jarraipen-mediana 4 hilatebekoa izan da. Lau gaixori tratamendua aldatu zaie: eragin desiragaitz psikologikoak (EFV); exantema (NVP), beherakoak (LPV/r), zorabioak (EFV); haurdunaldia (EFV); beste bati arrazoi ezezagunengatik. Hamahiru pazienteri kalkulatu zitzaien atxikimendua: Hamabitan >%95, bakar batengan %75; batez beste %98.

Ondorioak

ONDORIOAK Gesidaren gomendioekin bat datoz emaitzak. Gehienen hasiera-tratamendua 2AN + 1EN da, eta lehen aukera tenofobir+emtrizitabina+efabirenz. Konbinazio honen abantailetako bat posologian datza, egunean behinekoa, beste batzuekin alderatuz. Tratamendua linfozito maila gehiegi jeitsi baino lehen ezartzen da, 200-350 linfozito/µl. Arrazoia, tratamendua denboran zenbat eta gehiago atzeratu, orduan eta emaitza kaxkarragoak espero izatean datza. Eragin desiragaitzak kontuan izan behar dira ugariak direlako eta tratamendua baldintzatzen dutelako; aipagarriena, efabirenzaren toxikotasuna da, maiz erabiltzen baita. Atxikimenduaren jarraipena egitea beharrezkoa da.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan