Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Salmonella enterica typhimurium [4,5,12:i:-] serotipoaren jatorri ebolutiboaren ikerketa eta karakterizazioa pcr teknikaren bidez

Egileak:

Lorena Laorden Muñoz

Lefteris Kromidas

Joseba Bikandi Bikandi

Silvia Herrera Leon

Aurora Echeita Sarrionandia

Aitor Rementeria Ruiz

Javier Garaizar Candina

EHU - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; ISCIII - Enterobakterioen Saila, Bakteriologia Zerbitzua, Mikrobiologia Zentro Nazionala. Majadahonda


Sarrera

SARRERA Salmonelosia, elikagaien bidez transmititutako toxiinfekziorik garrantzitsuena da herrialde garatuetan. Eragile nagusia, Salmonella enterica da. Azken hamar urteotan, antibiotikoekiko erresistentzia anitza aurkezten duten Salmonella anduiak agertu dira, abereen esplotazioetan antimikrobiarren gehiegizko erabilpenaren ondorioz. Gertakari hauek eta andui hauek munduan zehar izan duten zabalkuntzagatik horien ikerketa eta jarraipena egiteko tekniken beharra dago. Gaur egun, tekniken artean Polimerasaren kate-erreakzioa (PCR) da erabilgarriena, batez ere Salmonella serotipo ezberdinen detekzio azkarra burutzeko. 1997an Salmonella-ren [4,5,12:i:-] formula antigenikodun andui monofasikoa isolatua zen lehenengo aldiz Espainian. U302 fagotipoa aurkezten zuen, eta antibiotikoekiko erresistentzia anitz azaltzen zituen (R-ACSSuT). Andui honen jatorria ezagutzeko asmotan, zenbait ikerketa burutu ziren. Gure ikerketa-taldeak serotipo berri honen zenbait andui karakterizatu zituen microarray-en erabileraren bidez. Teknika honen bidez, serotipo berria Salmonella enterica Typhimurium LT2-ren genomarekin alderatu zuten. Bost delezio eta geneen amplifikazio bat topatu ziren. Horietako lau delezio nahiko arruntak ziren Salmonella generoan, baina beste delezioa berria zen, hain zuzen ere flj-AB operoian implikatuta dauden 15 geneen delezioa.

Helburuak

HELBURUAK Delezio horren nondik norakoak ezagutzea andui hauen jatorri ebolutiboa argitzeko asmoz. Era berean, delezioa aztertzeko erabilitako markatzaileen erabileraren garrantzia azaltzea da helburua.

Metodoak

METODOAK Mikrobiologiako Zentru Nazionalean 2000. eta 2007. urteen artean isolatutako Salmonella enterica serovar [4,5,12:i:-] motako 64 andui erabili ziren. TSA agarrean erein eta 37ºC-tan inkubatu izan ziren 24 orduz. DNAren estrakzioa irakin-metodoaren bidez egin zen. PCR-a egiteko bi hasiera-emaile bikote diseinatu genituen. PCR bidez anplifikaturiko produktuen sekuentziatzea “Sistemas Genomicos S.A.” empresak egin zuen Big Dye Terminator teknikaren bidez. Sekuentzien azterketa eta konparazioak, zenbait programa bio-informatikoren bidez egin zen.

Emaitzak

EMAITZAK Andui guztietan 15 geneen delezioa gertatu da, eta kasu guztietan IS26 sekuentzia osoaren insertzioa agertzen da delezionatutako geneen ordez. Delezioaren tamaina aldakorra da, eta delezionatutako nukleotido kopuruaren arabera 4 andui mota ezberdindu ditugu. Aldaketa nabari horrez gain, gainontzeko sekuentziaren zatia izugarri kontserbatu da urteetan zehar eta andui mota ezberdinetan ere, beraz urteetan zehar egonkortasun genetiko altua egon delako seinalea daukagu.

Ondorioak

ONDORIOAK Emaitzak ikusita, IS26 sekuentzien txertaketagatik delezionatu ziren fljAB operoian inplikatuta dauden 15 geneak. Delezioa 4 une desberdinetan gertatu zen aitzindari komunean. Anduien isolaketaren lurraldea, datak eta sekuentziak konparatuta, serotipo berri honen eboluzio genetikoa ezagutu dezakegu. Esan beharra dago, gure taldeak diseinatutako markatzaileak oso erabilgarriak direla serotipo honen detekziorako eta topatu ditugun 4 motak ezberdindu ahal izateko. Beraz diseinatu ditugun hasiera-emaileak Salmonella enterica [4,5,12:i:-] serotipoaren detekzio eta jarraipen epidemiologikorako proposatu ditugu.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan