Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Oxa-40 karbapenemasa genearen kokapena acinetobacter baumanniin

Egileak:

Cristina Valderrey Labiano

Elena Sevillano Peña

Adelaida Umaran Sanchez

Felicitas Calvo Muro

Lucia Gallego Andres

EHU – Medikuntzako Fakultatea - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Santa Marinako Ospitalea


Sarrera

SARRERA Acinetobacter baumannii bakterioak, zainketa berezien gelatan hainbat infekzio-agerraldiren eragilea eta heriotza-kausa garrantzitsua da. Ospitaleko andui askok antibiotikoak erresistitzeko geneak biltzen dituztenez tratamendua gero eta zailagoa da. Santa Marinako Ospitalean bakartutako A.baumanniiren imipenen-erresistente diren anduiak 1999tik aztertu ditugu eta OXA-40 karbapenemasa entzima sortzen duten anduiak gehiengoa direla egiaztatu dugu. (Entzima hau azken urteotan Iberiar Penintsulan endemiko bihurtu da).

Helburuak

HELBURUA Lan honetan, zunda espezifiko baten bidez blaOXA-40 genea miatu dugu Acinetobacter baumanniiren genoman kokatzeko, eta beste birulentzia-geneekin eta egitura genetiko mugikorrekin dituen loturak nabarmentzeko.

Metodoak

METODOAK Horretarako, 1999an, 2003an eta 2005ean OXA-40 karbapenemasa sortzen duten Santa Marina Ospitaleko 18 A.baumanniiren andui hautatu ditugu. Bakartzeak genotipatuz ospitale honetako andui gehienak bi klon nagusietakoak direla nabarmendu dugu. II klona gero eta gutxiago agertzen den bitartean I klona nagusitu da. Andui guztien hurrengo ezaugarriak aztertu ditugu:  Birulentzia-geneen presentzia: blaOXA-51, blaOXA-23 eta blaOXA-58 karbapenemasak; kolonizazioarekin lotutako piliaren genea (csuE) eta inbasioarekin lotutako porinarena (ompA).  Egitura genetiko mugikorrak: Plasmidoak, pAb2 plasmidoaren presentzia, I motako integroiak eta ISAba1, ISAba2 eta ISAba3 txertatze-sekuentziak.  Zunda espezifiko baten bidez blaOXA-40 genea miatu da egitura genetiko mugikor guztietan.

Emaitzak

EMAITZAK A.baumannii espeziean komuna den OXA-51 izan ezik ez dugu beste karbapenemasarik topatu OXA-40 andui sortzaileen artean. Birulentzia-geneak (ompA eta csuE) andui guztietan aurkitu ditugu, baina bariante genetiko ezberdinak daude klonaren arabera. ISAba1 txertatze sekuentzia da gehien agertzen dena, hainbat anduik ISAba2 dute eta ez dugu ISAba3rik aurkitu. Andui guztiek 550 eta 1200bp tarteko integroiak eta plasmido asko dituzte 2,5 eta 125 kilobase artekoak. Beste lurraldeetako A.baumannii anduietan deskribatu den pAb2 plasmidoa I klonetako andui guztietan topatu dugu; II klonetako anduien artean behin baino ez da agertu. blaOXA-40 genearen zundak leku askotan eman du seinale, gehienbat 8 eta 32kb bi plasmidoetan.

Ondorioak

ONDORIOAK Aztertutako bi klonetan tamaina bereko plasmidoak daude eta OXA-40 karbapenemasaren zunda batera agertzen diren 8 kilobase eta 32 kilobaseko plasmidoekin hibridatzen da beti. Plasmidoetan kokatzeak blaOXA-40 geneari zabaltzeko aukera handia ematen dio A.baumannii eta beste espezie patogenoen artean.

Bibliografia

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan