Erizainak periferiaren bidez txertatzen dituen kateter zentralen konplikazioak
Egileak:
Maitane Bergaretxe Bengoetxea
Eneritz Erkizia Zabala
Agurtzane Ezeiza LarraƱaga
Saioa Fernandez Iribar
Leire Olaskoaga Lasa
Ikerne Uria Uranga
Donostia Ospitalea - Helduen Zainketa Intentsiboetako Unitatea
Sarrera
65 urteko gizonezkoa 2008ko otsailaren 27an kirurgia orokorreko zerbitzuan ingresatu da oinarri zefalikoa duen pankreatitis akutu edematosoa diagnosiarekin. Bere aurrekari pertsonal bakarra HTA da. Otsailaren 29an, nutrizio parenteralarekin hasteko eskuineko besoan Drum motako bide zentrala kanalizatzen da. Toraxeko erradiografia egin ostean, nutrizioarekin hasten da. Martxoaren 3an, txertatutako gunean flebitisa duela ohartzen da erizaina. Berehala kateterra kendu eta punta kultibatzera bidaltzen da. Hurrengo orduetan besoak okerrera egiten du, flebitisa zelulitis bilakatuz. Martxoaren 7an bere egoera orokorra okerrera doa eta kontzientzia mailaren depresioa du. Sabeleko OTA eta besoko ekografia egin eta ebakuntza gelara eramaten dute eskuin besoko zelulitisa drainatzeko. Ondoren, ZIUra bideratzen da sepsia duelako, intubazio orotrakeala, sedazioa, inotropo eta antibiotikoekin. Bertan, egindako kultiboen emaitzak positiboak dira S. aureus-arentzat. Eboluzioa ona da eta martxoaren 14an infekziosoen unitatera lekualdatzen da. Apirilaren 2an, berriz ere ebakuntza gelara itzultzen da, ertzen garbiketa eta granulazio ehunen erauzketa egitera. Ondorengo egunetan konplikazio batzuk izaten ditu, hala nola, odoljarioa. Apirilaren 25ean ospitaleko alta jasotzen du eta ondorengo sendaketak osasun-zentrora bideratzen dira.
Helburuak
HELBURUAK Periferia bidez txertatzen diren kateter zentralen bidezko infekzioak ekiditeko erizain-teknika eta zainketa egokiak bermatzea.
Metodoak
METODOAK Kasu klinikoa aztertzeko gaixoaren dokumentazio klinikoa erabili da. Bestalde, Zainketa Intentsiboetako datu estatistikoak erabili dira emaitzak garatzeko.
Emaitzak
EMAITZAK Donostia Ospitaleko Helduen ZIUn 2006. eta 2007. urteetan jasotako datuak: URTEA GAIXO KOPURUA KATETER ZENTRAL KOPURUA 2006 1.928 2.048 2007 1.912 1.884 2007ko apirilaren 1etik ekainaren 30a bitarteko epean jasoriko datuak aipatuko dira jarraian (Espainia mailan ENVIN -en parte harturiko Zainketa Intentsiboetako 112 Unitatetako datuak). DONOSTIA OSPITALEA ESPAINIA 4,6 Bakteriemia (kateter zentrala duten 100 gaixoko) 4,7 Bakteriemia (kateter zentrala duten 100 gaixoko)
Ondorioak
ONDORIOAK Periferia bidez txertatzen diren kateter zentralen bidezko infekzioak ekiditeko erizain- teknika eta zainketa egokiak premiazkoak direla ohartu gara. Lehenik eta behin gaixoa informatuko dugu eta eskuen garbiketa higienikoa egin ondoren, lekuko protokoloak jarraituko ditugu (kateterren txertatzea, mantentzea, kentzea) prozedurak burutzeko. Azkenik, erizainak burutzen dituen prozedura guztiak erizain-orrian erregistratuko ditugu.