Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Artrozentesia artritis infekziosoan. Lan arriskuen prebentzioa. Laginaren bilketa eta bidalketa

Egileak:

Mari Cruz Hernandez de la Granja

Aranzazu Larrazabal Irañeta

Mari Mar Zarate Sañudo

Josefina Arana Basterretxea

Olaia Fernandez Berrizbeitia

Jose Miguel Aranburu Albizuri

Basurtuko Ospitalea - Erreumatologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Artritis infekziosoa arazo larria da, artikulazioek eta pazientearen bizitzak jasaten duten arriskuagatik. Baieztatzeko diagnostikoa likido sinobialean mikroorganismo baten hazkuntza ikusten denean lortzen da. Antibiogramari esker, bena barnetik eman beharreko antibiotiko eraginkorrena zehazten da. Hori guztia eta egunero egiten den isuriaren husteak sintomatologia hobetzen du eta prozesuaren eboluzioa arintzen du.

Helburuak

HELBURUA Gure Zerbitzuan hartzen diren neurrien berri ematea, erauzketa teknikan langileen lan-arriskuak ekiditeko, eta laborategietara likido artikularraren bidalketaren protokoloa ikustea.

Metodoak

MATERIALAK ETA METODOAK Pazientea ebaluatu ondoren, likido sinobialaren erauzketa egiten da. Pazienteari arriskuen, albo-ondorioen eta konplikazioen berri ematen zaio, eta bere baimena eskatzen zaio. Prozedura erraza da baina teknika esterilen bidez burutu behar da, pertsona jakintsuen bidez, beti prozedura eta protokolo berdinak erabiliz, akatsak gutxitzeko. Pazientea egoera eroso batean jartzen da eta ziztatu behar den aldea agerian jarri. Erizainak, eskuen garbiketa higienikoa egin ondoren, babeserako larruazalak jartzen ditu, agerian dagoen aldea ura eta xaboiarekin garbitzen du, lehortu eta desinfektatu pobidona iodatu alkoholikoa erabiliz, eta ondoren eskularruak kentzen ditu. Fakultatiboak, eskularru esterilak jarri ondoren eta erizainak emandako beharrezko material esterila, ziztada egiten du eta likido sinobialaren erauzketa egiten du. Ziztada bukatu ondoren, alde hori berriro desinfektatzen da eta apositu bat jartzen da. Begirada batean behatzen da likido sinobial horren kolorea eta dentsitatea, eta pazientearen datuak dituzten bi saio-hodi eta ontzi esteriletan banatzen da, horiek guztiek proba biokimikoak, zelulen kontaketa eta mikroorganismoen hazkuntza egiteko, hurrenez hurren. Teknikan erabilitako materiala modu egokian bota egingo da: objektu zorrotzak (edukiontzi zurruna), likidoaren ezabapena (hondakinen edukiontzia), kutsatutako materiala (poltsa gorria) eta beste materiala (poltsa beltza).

Emaitzak

Ondorioak

ONDORIOAK 2007. urtean 350 ziztada burutu ziren, 50 kasutan artritis infekziosoaren susmo diagnostikoa egon zen eta laborategiko baieztapena 13 kasutan egon zen. Ziztadak burutu zituzten pertsonengan ez zen inolako lan-istripurik gertatu. Susmodun material septikoaren galera edo irteerarik ez zen gertatu.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan