Biriketako kriptokokosia
Egileak:
Txema Merino Muxika
Sophe Garcia Fuika
Igor Iturbe Susilla
Juanjo Gomez Muga
Basurtuko Ospitalea - Neumologia zerbitzua, Erradiologia zerbitzua
Sarrera
SARRERA Kasu kliniko honen bidez Biriketako Kriptokokosia aurkeztuko dugu. Kriptokokosia onddoak biriketan, odolean edota meningeetan kutsadura eragin dezake.
Helburuak
HELBURUA Kasu honen aurkikuntza morfologikoen gainean arituko gara, baita tratamenduari buruzko eztabaidan ere.
Metodoak
DESKRIBAPENA 38 urteko HIESA duen emakume baten kasu klinikoa aurkezten da. Duela bi hilabete paparreko mina jasaten du, gero eta biziagoa eta sukarrarekin batera eztula eta arnasestua. Toraxeko erradiografian eredu biribila ikusten da, barrutik airez beterik. Hortik aurrera diagnostiko diferentziala miatzen arituko gara.
Emaitzak
Ondorioak
ONDORIOAK Oro har, defentsak ahul daudenean eragile patogenoek gaixotasunak eragiteko "aukera" baliatzen dute. Etengabean ikertzen ari dira profilaxiaren bidez tratatu daitezkeen gaixotasunen zenbatekoa, beti hobea delako kutsadura bat agertu dadin ekiditea agertu ostean tratatzea baino. Komunikazio honen bitartez zalantzan dauden hurrengo gaiak azalduko ditugu: • Birikietako eredu biribila edo noduloaren diagnostiko diferentziala • Kriptokokosia eta Sistema inmunitarioren lehia • Profilaxia ala Tratamendua?