Gordailu infektatuen seiaketa etxeko ospitalizazioko gaixoengan
Egileak:
Zohartze Larizgoitia Elejalde
Ainara Larrazabal Arbaizar
Andima Basterretxea Ozamiz
Mari Vi Garcia Dominguez
Vanesa Monteserin Fernandez
Ivan Corchero Martin
Gurutzetako Ospitalea - Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzua
Sarrera
SARRERA Azal azpiko zain erreserborioa edo gordailua zirkulazio nagusira heltzeko era erosoa da osasuneko profesionalentzat eta, hala, gaixoei bizitza-kalitate hobea eskaintzen zaie. Bere erabilera gero eta ugariagoa da zainen bidezko tratamenduak behar dituztenentzat, hala nola, kimioterapia, antibiotikoak edo nutrizio parenterala.
Helburuak
HELBURUA Zain gordailuen infekzioak eta hauen tratamenduak Etxeko Ospitalizazioko gaixoengan deskribatzea.
Metodoak
MATERIALA ETA METODOAK 2007ko maiatza eta 2008ko martxoa bitarte, gordailuaren infekzioa izan duten 16 gaixoren historia klinikoak ikuskatu eta infekzioen sortzaile izan diren mikroorganismoak eta tratamendurako erabilitako antibiotikoak aztertu dira.
Emaitzak
EMAITZAK 29 seiaketa egin dira gordailuaren infekzioa izan duten 16 gaixorengan. Gaixoen %56,25 gizonak izan dira eta %43,75 emakumeak. Batez besteko adina 62koa izan da. Batez besteko Etxeko Ospitalizazioko egonaldia 31 egunekoa izan da. Gordailuen %87 minbizia duten gaixoek tratamendu desberdinak jasotzeko izan da eta nutrizio parenterala jasotzeko. Mikroorganismoen artean ugarienak hauek izan dira: %27,50 S.Coagulasa (-), ,75 E.coli, ,5 S.Aureus metizilin-erresistentea eta Klebsiella oxytoca, eta %6’5 Enterococcus faecium, Estreptococo mitis, Corynebacterium sp eta S. Viridans. Antibiotiko erabilienak honako hauek izan dira: %34,48 bankomizina, %31,03 teikoplanina, ,34 amikazina eta ziprofloxazino, %6,8 zeftriaxona eta %3,4 zeftazidima eta ertapenem.
Ondorioak
ONDORIOAK Azal azpiko gordailua oso dispositibo erabilia da minbizia duten gaixoengan. Dispositibo hauen infekzioak modu kontserbadorean trata daitezke kasu askotan, tratamendu antibiotikoaren arrakasta faltagatik kasu bakarrean kendu behar izan baita.