IgM memoriadun B linfozitoak: lehen eragileak bakterioen kontrako defentsan
Egileak:
Alaitz Aranburu Txintxurreta
Maria Manuela Rosado
Federica Capolunghi
Ezio Giorda
Simona Cascioli
Rita Carsetti
Sarrera
SARRERA Gizakiengan B linfozitoak hezur muinean sortzen dira eta antigorputzak sortzea da beren funtzio nagusia. Serum-eko antigorputzak afinitate altukoak ala bajukoak, isotipo ezberdinetakoak, nahitako immunizazioen bidez eragindakoak (immunitate adaptiboa) edota sortzetikoak (antigorputz naturalak) izan daitezke. Antigorputzak behar-beharrezkoak dira infekzioen kontra babesteko eta norberaren memoria serologikoa osatzen dute. Teoria honek dioenez, memoria serologikoa bi mekanismotan oinarritzen da: espezifikoa bata, antigeno baten bidezko estimulazioak antigorputz espezifikoen kontzentrazioa igotzen duenean eta inespezifikoa bestea, isotipo guztietako eta espezifitate guztietako antigorputzak sortzen dituena. Azken hauek bakterioen kanpoko mintzan aurkitzen diren osagaiek (PAMPs edo pathogen-associated molecular patterns) eragiten dituzte batik bat. Pertsona helduen odol zirkulazioan dauden B linfozitoen erdiak, gutxi gora behera, memoriadun B linfozitoak dira. CD27 markatzailea espresatzen dute eta mutazio somatikoak dituzte beren immunoglobulina-kateetan. Linfozito hauen frakzio batek IgM markatzailea espresatzen du gainera eta zentro germinatiboak bideratzen ez diren kasuetan ere aurki daitezke. IgM memoriadun B linfozitoak barea behar dute beren biziraupen eta funtziorako eta antigorputz naturalak sekretatzen dituzte, adibidez Streptococcus pneumoniae-ren kontrakoak.
Helburuak
HELBURUA IgM memoriadun B linfozitoek barea beharrezkoa dutela garatu ahal izateko eta enkapsulatutako bakterioen kontrako babes goiztiarra ahalbideratzen dutela erakustea.
Metodoak
METODOAK FACS analisia, immunofluoreszentzia.
Emaitzak
Ondorioak
EMAITZAK ETA ONDORIOAK IgM memoriadun B linfozitoak eta hauek sortzen dituzten antigorputzak ezinbestekoak dira S. pneumoniae-ren kontrako berehalako babesa eduki ahal izateko. IgM memoriadun B linfozitoen kopurua asko murrizten da, edo erabat galtzen da, barerik gabeko pertsonengan (ebakuntza edota jaiotzez asplenia duten gizabanakoak). Honez gain, bare-gabetasuna serum-eko anti-PnPS (anti-Pneumococcal Polysaccharide) antigorputzen gutxipenarekin eta infekzioak maiz edukitzeko arriskuarekin lotuta dagoela ikusi dugu. IgM memoriadun B linfozitoen garapena erregulatuta dago: zilborresteko odolean ez dira aurkitzen eta bizitzako lehenengo urtera arte ez dira detektatzen. Haurtxoen artean, IgM memoriadun B linfozitoen gabeziak ondorio hauek ditu: IgM isotipokoko anti-polisakarido kapsularren gabezia, polisakaridoz osatutako txertoen aurkako antigorputz defentsa egokia ezartzeko ezintasuna eta S. pneumoniae-rekiko sentiberatasun handiagoa.