Giza papilomabirusaren genotipoak emakumezkoen laginetan basurtuko ospitalean 2007. Urtean
Egileak:
Mercedes Sota Busselo
Loreto Garcia Lagarejos
Ana Isabel Morla Ansual
Ana Maria Butron Vega
Maria Isabel Zabala Eiguren
Maria Jesus Fernandez Peña
Ana Rosa Bueno Legido
Paloma Liendo Arenzana
Raquel Blanco Gonzalez
Ramon Cisterna Cancer
Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekzio Kontroleko Zerbitzua
Sarrera
SARRERA Giza papilomabirusak (GPB) larruazal eta mukosetan infekzioak sor ditzake. Ehun eta hogei GPBaren genotipoak baino gehiago ezagutzen dira. Hauetatik, 40 inguru genitaleko mukosak kutsatzen dituzte. Genotipo hauetako batzuk umetoki-lepoko minbizia eragin ditzakete. Birus horiek duten ahalmen onkogenikoaren arabera, mota ezberdinetako genotipoak sailkatzen ditugu: arrisku txikiko GPBak (6, 11, 40, 42, 53, 54, 57, eta abar), litezkeen arrisku handiko GPBak (26, 53 eta 66) eta arrisku handiko GPBak (16, 18, 31, 33, 35, 39, 45, 51, 52, 56, 68, 73 eta 82 genotipoak). 6, 11, 16 eta 18 genotipoak ohikoenak dira munduan zehar.
Helburuak
HELBURUA 2007. urtean zehar Basurtuko Ospitalean emakumezkoen laginetan detektatutako GBParen genotipoak aztertzea.
Metodoak
MATERIALAK ETA METODOAK GPBaren genotipoak detektatzeko bidalitako 314 laginak aztertu dira. Erabilitako metodoak hurrengoak izan dira (denak Roche Diagnostic-arenak): genomaren erauzketa egiteko, Cobas AmpliprepTM Total Nucleic Acid Isolation, amplifikazioa egiteko, Linear Array HPV Genotyping test, eta Hibridazioa burutzeko Linear Array Detection kit.
Emaitzak
EMAITZAK Emakumeen batez besteko adina 36,27 izan da. Hirurehun eta hamalau laginetatik 277 (%88,22) umetoki-lepokoak izan dira. GPBa 180 laginetan (%57,32) detektatu da. GPBaren genotipoak 124 laginetan (%68,89) arrisku handikoak, 12 laginetan (%6,67) ahal diren arrisku handikoak eta 44 laginetan (%24,44) arrisku txikikoak izan dira. Laurogeita sei kasutan (%47,78) genotipo bana aurkitu da eta 94 kasutan (%52,22) genotipo bat baino gehiago. Genotipoak arruntenak 16 (57 kasu, ,35) eta 6 (25 kasu, %5,85) izan dira. Arrisku handiko genotipoen artean, 16 (%26,27), 56 (%8,76), 52 (%7,37), 31 (%6,91) eta 18 (%6,91) izan dira arruntenak; arrisku txikiko genotipoen artean, berriz, 6 (,4), 54 (,36), 81 (,67), eta 61 (%9,55).
Ondorioak
ONDORIOAK Aurkitutako arrisku handiko ohikoena 16 genotipoa izan da eta arrisku txikiko genotipoen artean seigarrena. Infekzio gehienak arrisku handiko genotipoek sortutakoak izan dira. Hala ere, 18 eta 11 genotipoak ez dira gure inguruan hain arruntak izan.