Sindrome orokorra eta masa abdominala duen 83 urteko emakume baten kasua
Egileak:
Lander Hijona Muruamendiaraz
Ana Belen Diaz Roca
Maria Teresa Bravo Rodriguez
Ainara Merino Zubizarreta
Susana Basterra Olabarrieta
Basurtuko Ospitalea - Digestio-aparatuko Zerbitzua
Sarrera
SARRERA Sindrome orokorra eta masa abdominala duen 83 urteko emakumea.
Helburuak
KASU KLINIKOA: Anamnesia 83 urteko emakumea, hipertentsa. Hilabete bateko sindrome orokorra pairatzen du sabel mailako gogortasunarekin batera. Azterketa-fisikoa Konsziente, orientatuta, ongi elikatuta eta hidratatuta dago. Bihotz-birika ikuskaketa normala. Abdomena: masa mesogastrika ikuskorra, zilborra abonbatzen duena eta hipogastriorantz zabaltzen dena. Proba osagarriak -Analitika: Burdin maila baxua. HRF: Hb 10,9 g/dl, VCM 84. Plaketak 517., leukozitoak 12.8 (N%84). CEA 2.03, CA 125 45.1 CA 19.9 9,94 U/ml. hipoalbuminemia, alfa globulinen igoerarekin. Leukozito esterasa 250 nitrito positiboak. Urokultiboa: Escherichia coli. Gainontzeko parametroak normalak. -Ekografia abdominala: 10x15 cm-ko masa kistiko abdominala -TAC abdomno-pelbikoa: nagusitasun kistikoa duen masa mistoa, polo solidoekin zati sakonetan. 13x11 cm ditu eta zilbor inguruan kokatzen da. Eite erasokorra du, Urako zatien neoplasiarekin edo zati biguinen sarkomarekin bateragarria da. Maskuriaren alboko ezkerreko paretan, 3.4x 1.9 cm –ko zati biguineko masa. Mesenterio eta ezker paraortikoan adenopatiak. -PAAF masa abdominala: zelula kaltegarrientzat negatiboa. (Polimorfonuklear eta flora ugari). -Masa abdominaleko drainatzearen kultiboa positiboa izan da flora polimikrobianarentzat: aerobio, anaerobio: aktinomikosia. -Enema opakoa: normala -Histeroskopia: Uteroko barrunbea irregularra. -Zistoskopia: Maskuriko neoplasiarekin bateragarria. (RTU): ondo ezberdintzaturiko Papilo-uroteliar kartzinoma.
Metodoak
Diagnostikoa Pareta abdominaleko aktinomikosia.
Emaitzak
Tratamendu eta eboluzioa Drainatze perkutaneoa eta kirugikoa, eta imipenem. Hobekuntza kliniko eta ekografikoa.
Ondorioak
EZTABAIDA Aktinomikosia, zornea darion bakterioen infekzio kronikoa da. Bazilo gram (+) anaerobio eta mikroaerofiliko esporagabeek, Actinomyces generokoek, gauzatzen dute. Edozein lokalizazio anatomikoan, abzesoak, ehun-fibrosiak eta fistula-traktuak sortzen dituzte. Kokapena (%55) lepoaurpegi, (%20) bularraldea eta () sabelaldea(1). Maiztasun berdina nekazal eta hiri ingurunean, gehienbat gizonengan. Benetako intzidentzia estimatzea zaila da. Komentsalak dira eta orofaringean, emakumeen ugal aparatuan eta digestio aparatuan bizi litezke (2). Forma kroniko batean, masak sortzen dituzte eta gehienetan fistula-traktuak agertzen dira, zeintzuek granulo aktinomikotikoak askatzen dituzten. Diagnostikoa burutzeko, aktinomycesa isolatu egiten da. Aktinomikotikoen granuluak (sufre-granuluak) egiaztatzeko (4), mozketa histologikoak eta exudadoak beharrezkoak dira. Aukerazko tratamendua, epe luzean; antibiotikoak (penizilina adibidez) erabiltzea dira.