Paziente septikoen tratamendua
Egileak:
Iratxe Gonzalez Larrabe
Unai Ortega Mera
Leire Goitia Arrola
Aitziber Etxebarria Agorria
Miren ZuriƱe Lauzirika Jauregi
Mikel Arzuaga Esquino
Galdakao-Usansolo Ospitalea - Anestesia eta Bizkorketa Zerbitzua
Sarrera
SARRERA Sepsia infekzio larriak konplikatzen dituen sindrome klinikoa da. Sepsia erantzun inflamatorio sistemiko ez erregulatua da, mediatzaile proinflamatorioen kontrolik gabeko jarioa eta ehun guztien kaltea eragiten duena. Sepsiaren klinikak sukarra edo hipotermia, takikardia, takipnea, hipotentsioa, leukozitosia eta oliguria izan dezake beste askoren artean. Sepsi larria eta shock septikoaren lehenengo faseak tratatzeko, helburu hemodinamikoen bidezko bizkorketa goiztiarra eta agresiboa erabili behar da. Bizkorketaren helburuak honako hauek izango lirateke: • Presio benoso zentrala 8-12 mmHg tartean mantentzea. • Batez besteko presio arteriala ≥ 65 mmHg. • Diuresia ≥ 0,5 ml/kg/ordu. • Oxigenoaren saturazio benoso zentrala (SbzO2) edo benoso mistoa (SbO2) ≥ %70.
Helburuak
Metodoak
TRATAMENDUAREN DESKRIBAPENA Sepsiaren tratamenduak honako hauek barneratu beharko ditu: 1. Antibioterapia: Sepsiaren diagnostikoa egin eta lehenengo orduan, tratamendu antibiotikoa ipini behar da. Hasi baino lehen, bi hemokultibo edo gehiago hartu behar dira, eta susmorik izanez gero, beste lekuetatik ere (gorroa, pixa, jariakinak, …). Tratamendua enpirikoa izan behar da, zainpekoa eta espektru zabalekoa. Bizpahiru egun ondoren berraztertu egin behar da, espektru txikieneko eta eraginkorra den antibiotikoa erabiltzeko. Drainatzeko aukera duten infekzio guneak bilatu behar dira eta zainpeko kateterrak kendu (beste berri batzuk hartu ondoren), infekzioen jatorria izan daitezkeelako. 2. Fluidoterapia: kristaloide edo koloideak erabili daitezke. Honekin nahikoa ez bada, tentsio arteriala mantentzeko farmako basopresoreak erabili behar dira (hauen artean lehenengo aukera noradrenalina eta dopamina izango lirateke). 3. Kortikoterapia: nahiz eta fluidoterapia egokia eta farmako basopresoreak erabili, errefraktarioak diren shock septikoak kortikoideekin tratatu behar dira 7 egunez. 4. Gluzemia: gluzemiaren kontrol zehatza behar da, <150 mg/dl mantenduz. Helburu hau lortzeko, behar izanez gero, intsulina erabili beharko da, gluzemia orduro aztertuz.
Emaitzak
Ondorioak
ONDORIOAK Sepsia infekzio baten ondoren inflamazio sistemikoa eragiten duen sindrome kliniko bat da. Nahiz eta tratamendu egokia jarraitu, heriotza-tasa %40-50ekoa da. Horregatik, ahalik eta lasterren saiatu behar gara tratamendua jartzen.