Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Kandidak eragindako mikosi sistemikoak zainketa bereziko unitateetan: antifungiko berriak

Egileak:

Miren ZuriƱe Lauzirika Jauregi

Aitziber Etxebarria Agorria

Leire Goitia Arrola

Iratxe Gonzalez Larrabe

Unai Ortega Mera

Karmelo Intxaurraga Fernandez

Galdakao-Usansolo Ospitalea - Anestesiologia eta Bizkorketa Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Azkenengo hogei urteotan mikosi edo onddoek eragindako infekzio inbasiboen prebalentziak gora egin du Zainketa Berezietako Unitateetan. Arrisku faktoreen artean honako hauek ditugu: gaixo kritiko bakoitzaren gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoaren aurrekaria, zain barneko elikadura, hemofiltrazioa edota zain barneko kateterrak. Jakina denez, Mikosiaren agerpenak gaixoaren larritasuna eta hiltzeko arriskua handitzen ditu.

Helburuak

Metodoak

ETIOLOGIA ETA TRATAMENDUA Etiologia Mikosi inbasiboen eragile nagusia Candida da. Hala ere, egun etiologia aldatzen ari da eta gero eta sarriagoa da albicans ez diren beste espezieen agerpena. Horregatik, tratamendu enpirikoa ezartzerakoan, honek espezie hauen kontrako espektrua eduki beharko du. Mikosiaren tratamendua Halaber, gaixo kritikoak jasateko moduko sendagaiak erabili beharko dira, hauetako askok giltzurrun edo gibel gutxiegitasuna edukitzen edota immunosupresioa pairatzen dutela jakinda. Horregatik, mikosiaren diagnostiko goiztiarra egitea eta tratamendu jasangarri eraginkorra ezartzea faktore pronostiko garrantzitsuak dira. Tratamendu antifungikoa aukeratzeko betebeharrak - banakako ikerketa etiologikoa egitea - balizko eragilearen sentsibilitatea aztertzea - gaixoaren gaixotasunak aztertzea - infekzioaren kokapenaren araberakoa - gaixoaren funtzio immunitarioa aztertzea - hartzen dituen gainontzeko sendagaien farmakologia aztertzea Funtsean hiru dira talde nagusiak: Polienoak: B anfoterizina desoxilato bezalakoak. Tratamendu antimikotiko tradizionala. Bere toxikotasun altuak erabilera mugatzen du. Azolak: Itrakonazola, flukonazola, vorikonazola. Segurtasun eta eraginkortasun handikoak Flukonazola: albicans ez diren beste espezieen hazkundeak bere erabilera mugatu du, hauen kontra ez baita oso eraginkorra. Voriconazol-a: triazolik berriena. Flukonazolari erresistenteak direnetan erabilgarria P450 zitokromoa medio metabolizatzen da. Beste sendagai askorengan eragina du. Ekinokandinak: berrienak, anidulafungina eta caspofungina. Anidulafungina gaixo kritikoengan oso erabilgarria da. Bere berezitasunak hauek dira: - horma zelularrean eragina du. - ez du p450 zitokromoarekin zerikusirik - sexu, adin, arraza edota gibel-giltzurrun arazoak direla-eta ez da dosia doitu behar. - espektro zabala du albicans ez diren candida espezieetan eta aspergillosian - zain barneko formulazioa du - eguneko dosi bat nahikoa da

Emaitzak

Ondorioak

ONDORIOAK Gaixo kritikoak dituen berezitasunak direla eta, anidulafungina bezalako antifungiko berriak erabilgarriak dira gaitz larri eta sarri honen aurka.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan