Larrialdi zerbitzu batetik etxeko ospitalizazioko zerbitzu batetara bidalitako zelulitisa duten gaixoen azterketa
Egileak:
Aiora Illarramendi rure
Haritz Esnal Amundarain
Nerea Ibarra Soraluze
Muskida Goyeneche del Rio
Beatriz Viguria Martinez
Jose Ramon Aginaga Badiola
Donostia Ospitalea
Sarrera
SARRERA Donostia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak 2003. urtean, Etxeko Ospitalizazioko Unitatearekin (EO), zelulitisa zuten gaixoen tratamendua hobetzeko asmoz protokoko batetara idatziz iritsi ziren. Bertan zein gaixo bidali, zein tratamendu eman eta prozedura, idatziz azaltzen zen. Protokolo hau urtean zehar eguneratuz joan da.
Helburuak
HELBURUAK • Larrialdi Zerbitzutik Etxeko ospitalizaziora bidalitako zelulitisa zuten gaixoen azterketa. • Bi zerbitzu arteko protokoloa betetzearen azterketa.
Metodoak
METODOA 2003ko urtarriletik, 2007ko abendura bidalitako gaixoen historia klinikoen atzera begirako azterketa.
Emaitzak
EMAITZAK • Guztira 183 gaixo ikusi ziren epe honetan. Denak larrialdi zerbitzuan izan ziren hasieran aztertuak. 2003. urtean 29, 2004. urtean 21, 2005. urtean 30, 2006. urtean 59 eta 2007. urtean 46. • Adinaren arabera ,8k <40 urte zituen, %29,5ek 41-60 urte, %37,2k 61-80 urte, ,5k >80 urte. • Gaixoen ,4 diabetikoak ziren, %9,8k loditasun arazoak zituen eta ,5ek patologia baskuar hertsatzailea zuen. • Etxeko ospitalizazioan egindako egonaldia 11,6 egunekoa izan zen bataz beste (1-69 egun). • Gaixoen %68,8k beheko gorputzadarretan zelulitisa zuen: %27,9k eskubikoan, %39,3k ezkerrekoan, %1,6k bietan. Bestetik gaixoen %22k goiko gorputzadarretan zelulitisa zuen eta %8,2k aurpegian. • Bidalitako gaixoen 0ek adostutako akordioa betetzen zuten. • Gaixoen %59,5ek antibiotiko bakarra hartu zuen, %32,2k batekin hasi eta beste batekin bukatu zuen, %4,3k hiru antibiotiko hartu zituen, gaixo batek lau antibiotiko ezberdin hartu zituen. Guztira %79,2k Ceftriaxona hartu zuen, %36,6k Amoxizilina/klabulanikoa, ,9k Levofloxazinoa eta ,3k beste batzuk. • Etxeko ospitalizaziotik 14 gaixoek ospitalera bueltatu behar izan zuten beren egoera okerrera egiteagaitik, hauetatik 9 lehen tratamenduko 10 egunetan. • Bidalitako gaixoen artean, eta prozesu horretan, 86 urteko hildako bat egon zen.
Ondorioak
ONDORIOAK • Bidalitako gaixoen kopurua handitzen joan da urtez urte. Agian EOko estaldura sanitarioa handitzean kopuru hau handitu liteke. • Kasu guztietan adostutako protokoloa betetzen da. Ceftriaxona da gehien erabili den antibiotikoa. • Gaixoek etxeko ospitalizazioan eboluzio ona dute nahiz eta %7,6 ospitalera bueltatu behar izan. • Hildako bat egon zen, baina bere adina eta egoera kontuan harturik, prozedura ontzat hartu zen.