Pelbiseko nerbio-egituren azterketa neurofisiologikoa
Egileak:
Lorea lmirizaldu Monente
Olatz Olaziregi Zabaleta
Neurofisiologia Klinikoko Zerbitzua. "Bideko Ama Birjina" Ospitalea. lruna
Sarrera
SARRERA: Pelbisean dauden nerbio-egituren azterketa neurologikoa oso zaila denez, froga neurofisiologikoak oso garrantzitsuak dira lesio organikoa baieztatzeko.
Helburuak
HELBURUAK: Tekniken azalpen teorikoa eta erabilera praktikoak.
Metodoak
METODOAK: Gemubidea eta maskuria gernua biltzeaz eta aldizkako hustuketaz arduratzen dira, inerbazio konplexu baten bidez. Uzkiko esfinterraren inerbazioa, nerbio-zain sakroetatik dator, pudendo nerbioaren bidez. Egitura hauek zenbait froga neurofisiologikoren bidez aztertzen dira: Elektromiografia (EMG): Orratz elektrodo baten bidez, giharretan Unitate Motorearen Potentzialak (UMP) aztertzen dira, haien funtzioa nola dagoen jakiteko. Horretarako,UPMaren tamaina,fase kopurua eta iraupena neurtzen dira. Elektroneurografia (ENF): Pelbiseko nerbioen azterketa oso zaila da,eroapen abiadura neurtzeko nerbioa bi puntutan estimulatu behar baita. Aztertzen errazak dira,berriz, pudendoa eta zakilaren atzealdeko nerbioa. Pudendo nerbioaren elektroneurografia: Elektrodoa uzkitik sartzen da arantza ziatikoa ukitu arte (pudendo nerbioaren ibilbidea). Estimulu elektrikoak eragiten dira eta erantzuna uzkiko esfinterrean jasotzen da. Zakilaren atzealdeko nerbioaren elektroneurografia: Zakilaren oinarrian eta pubisaren sinfisian elektrodo bana jartzen dira, zakil-mokoa estimulatzeko eta erantzunak jasotzeko. Erreflexu sakroak: Sexu organoak edo perineoa estimulatzerakoan,pelbiseko giharren uzkurdura erreflexuak agertzen dira. Haien bidez, bizkarmuineko S2-54 mailak eta pudendo nerbioak aztertzen dira. Erreflexu bulbokabernosoa: Pudendo nerbioa estimulatzeko,zakilean eraztun formako bi elektrodo kokatzen dira. Estimuluak erreflexua eragiten du eta gihar bulbokabernosoan kokatzen den orratz elektrodo batekin jasotzen da. Erreflexu pudendorektala: Erreflexu bulbokabernosoaren antzekoa da, eta uzkiko esfinterrean kokaturiko orratz elektrodo baten bidez erreflexua jasotzen da. • Eragindako Potentzial Somatosentsorialak: Bizkarmuinaren atzealdeko kordoien informazioa ematen dute. Horretarako, zakilaren atzealdeko nerbioa estimulatu behar da (arestian azaldutako moduan) eta erantzunak buru-azalean kokaturiko elektrodoetan jasotzen dira. Eragindako Potentzial Motoreak: Buru-azalean estimulu magnetiko bat emanez eta gihar bulbokabernosoan nahiz uzkiko esfinterrean erantzunak jasoaz, bide kortikoespinalen
Emaitzak
Ondorioak
ONDORIOAK: Fraga hauen bidez, lesioa non dagoen antzematen da: nerbio sistema periferikoan, zentralean edo bietan (mistoa). Ondoko patologietan dira erabilgarriak: +Maskuriaren eta gernubidearen disfuntzioak. +Kakari eutsi ezina (eginkari inkontinentzia). +lnpotentzia. +Etab. BIBLIOGRAFIA: 1. Fowler CJ. Pelvic Floor neurophysiology. In Manual of clinical neurophysiology. Heinemann: Butterword; 1992. 18. 2. Amarenco G,lsmael SS,Bayle B, Denys P,Kerdraon J,Atienza P,Electrophysiological analysis of pudendal neuropathy following traction. Muscle Nerve. 2001 Jan;24(1):116-9. 3. Ricciardi R Mell ren AF,Madoff RD,Baxter NN,Karulf RE,Parker SC. The utility of pudendalnerve terminal motor latenc1es in idiopathic incontinence. Dis Colon Rectum. 2006 Jun;49(6):852-7. 4. Kaiser T, jost WH,Osterhage J, Derouet H,Schimrigk K. Penile and perianal pudendal nerve somatosensory evoked potentials in the diagnosis of erectile dysfunction. lnt J lmpot Res. 2001 Apr;13(2):89-92. 5. lsmael SS, Amarenco G, Bayle B, Kerdraon. Postpartum lumbosacral plexopathy limited to autonomic and perineal manifestations: clinical and electrophysiological study of 19 patients. J Neurol Neurosurg Psychiatry. 2000 Jun;68(6):771-3.. Atienza P.