Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Erizaintzako arreta endoskopia digestiboan: aktibitateen erregistroa

Egileak:

Karmele Uribarri

Aitor Saenz-Azkunaga

Eli Beitia

Miren Ecenarro

lzaskun Gonzalez

Deba Goiena, erizainak


Sarrera

SARRERA: Gaur egun endoskopiako erizainak digestio aparatuko patologiak dituzten pazienteen beharrak asetzeko gai izan behar du, horretarako beharrezkoak diren ezaguerak izanez. endoskopiako prozeduretan parte hartuz, zainketa integrala eskainiz eta zerbitzuaren jarduera gerentzialak betez. Horretaz 9ain, jarduera guzti hauek egokiro erregistratuak egan behar dute,horretarako "ad hoc izena duten erregistroak izanez. non erizaintza zainketa eta jarduera guztiak agertuko diren.

Helburuak

Endoskopia probak dituzten pazienteen beharrak identifikatzea eta erizaintzako erregistro orria betetzea da helburua.

Metodoak

MATERIAL ETA METODOAK: Erizaintza literaturaren azterketa kritiko eta sistematikoa egiten da halaber, bibliografia araketa ondorengo datu baseetan: CUIDEN, MEDLINE, BDIE eta ENFrSPO.

Emaitzak

EMAITZAK: Endoskopiaren aurreko,barneko eta ondorengo zainketa guztiak identifikatu dira, arlo eta behar bakoitzeko zainketa eta jarduerak eratuz eta erizaintzako erregistro orri bat osatuz.

Ondorioak

ONDORIOAK: Endoskopia digestiboa egiten zaien pazienteei erlzaintzako arreta egiten zaie interbentzioaren aurretik, bitartean eta ondoren. Aipatutako prozesu guztian zehar erizainaren jarduera eta zainketaren helburua pazientearen beharrak asetzera eta proba era egokian egitera bideratuta dago. Guzti honek egokiro erregistratua egan behar du. Ez bakarrik egindako lana bermatzeko, baita edozein erreklamazioren kasuan dokumentu bezala erabiltzeko ere. Azken urte hauetan endoskopia digestiboak aurrerapen asko izan ditu: teknika diagnostiko hutsa izatetik, teknika terapeutiko izatera ere pasatu da. Erizaintzako beste profesional batzuekin batera, endoskopia digestiboan sortu diren eskakizun berrietara moldatu da. BIBLIOGRAFIA: 'Historia de Ia endoscopia digestiva•Herv6s J.;Escalera,E.J. Revista Enfermeria Integral,2006ko martxoa. 'Endoscopic Digestiva•Sebastian Fernandez Lloret Granadako Unibertsitatea. 1992an argitaratua. 'Tratado pr6ctico de Ia endoscopia digestiva•Peter B. Cotton,Christopher B., Williams. Editorial Barcelona: 'Cientfficas y Tecnicas" D.L 1992

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan