Erradio bidez gidatutako kirurgia
Egileak:
A Otondo
C. Estebanez
E. Delgado
L. Ventura
E. Goni
A. Soria
Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua. Nafarroako Ospitalea. lruñea
Sarrera
SARRERA: Kirurgia mota honetan gamma izpiak igortzen dituen isotope erradiaktibo batez baliatzen gara, toki anatomiko zehatzean metatzen baita. Horrela, tumorea zehatz non dagoen jakin dezakegu, gamma izpiak detektatzeko zunda baten bitartez.
Helburuak
ERRADIOTRAZADOREAK: Gamma izpiak igortzen dituen erradionukleotidoaren beraren edo isotope erradiaktiboaren ezaugarri metabolikoez baliatzen gara (ioduroak, perteknetatoak, galio-67a, etab.), edo bestela,isotopoak zenbait ezaugarri metaboliko dituzten molekula batzuei lotzen dira,edo markatu litezke odolaren beraren zelulak: hematieak. leukozitoak. plaketak. Erradiotrazadore hauek mekanismo metaboliko, fisikokimiko edo biologikoak erabiltzen dituzte organa dianetan finkatzeko.
Metodoak
GAMMA IZPIAK DETEKTAlZEN DITUEN ZUNDA: Zunda detektoreak ioduro sodikozko kristal bat darama. Hodi fotomultiplikatzaile bati loturik dago (seinalea handitzeko),baita minutuko zenbaketa egiten duen analizadore bati ere. Zein isotope erabili den, energia-leiho desberdinak erabil daitezke. Zunda hau poltsa esterilizatu baten barruan erabiltzen da, zeren, zuzenean esterilizatu badaiteke ere, apurtzeko edota huts egiteko arriskua ekiditzen da.
Emaitzak
APLIKAZIOAK: Gongoil zentinela: Tumorearen dreinatze-bidearen lehenengo QOngoil linfatikoa zein den esaten digu. Lehenengo gongoil honetatik beste gongoillinfat1koetara pasatzen da tumorea. Lehenengo gongoilean zelula tumoralik egon edo ez egon,horren arabera erabakiko da linfadenektomia osoa egin edo ez. Oro har, diseminazio linfatikoa duen edozein tumoretan erabil daiteke, baina, gaur egun, gehienbat melanoman eta bularreko minbizian erabiltzen da. Teknika: * Erradiotrazadore gisa nanokoloide-Tc-99m erabiltzen da. * Erradiotrazadorea lesioaren ondoan eta/edo barruan jartzen da (bularreko tumorean mamografoan jar daiteke, ukipenaren bidez sumatu ezin diren lesioetan). * Substantziaren ibilbidearen irudiak hartzen dira, lehenengo gongoilera iritsi arte. * Gammakameran ikusi bitartean,azalean,gongoillinfatikoaren kokagunea markatzen dugu, Co-57ko arkatz erradiaktibo bat erabiliz, operazio gelan errazago aurkitzeko. * Handik 4-24 ordure, operazio gelan,zundaren bidez, puntu erradioaktiboa aurkitu eta gero, erauzketa egiten da. * Orduan anatomic pafologikoon gongoila aztertzen dute, xehe-xehe,mikrometastasiak bilatzeko, (baita zelula bakarra ere), teknika immunohistokimikoen bidez. .•• Paratiroideko adenoma: Kasu hauetan Medikunfza Nuklearra oso zehafza da. Sestamibi-Tc-99 ematen da zainetik. eta tumoreari itsasten zaio. Bestelako tumoreetan: Gammagrafikoki positiboak diren tumore primarioetan edo metastasietan aplikatu liteke teknika hau.
Ondorioak
ONDORIOAK: - Teknika honekin linfadenektomia ekiditen da,baita horrek dakarfzan kalteak ere. hau da.horrekin loturiko morbimortalitatea (linfedema eta alterazio neurologiko edo trofikoak). - Gainerako kasuetan bide ematen du ebaki txikia egiteko (anestesia lokalarekin).erauzketa egiten denean nahi ez dena kentzeko arriskurik ez izateko. Askoz azkarragoa da eta ez da errorerik izaten. BIBLIOGRAFIA: 1.- New applications of radlogulded surQery In oncology. Bltencourt AG. Lima EN. Pinto PN. Martins EB. Chojniak R. Clinics (Sao Paulo). 2009ko urna;64(5): 397-402. 2.-lnfluence of tumour size and uptake of (99m)Tc-octreotide on radio-guided surgery for neuroendocrine tumours. Hodolic M. Fettich J. Rubello D.Minerva Endocrinol. 2009ko ekaina; 34(2): 89-96. 3.- A comprehensive overview of radioguided surgery using gamma detection probe technology.Povoski SP.Neff RL Mojzisik CM. O'Malley DM,Hinkle GH,Hall NC,Murrey DA Jr. Knopp MV,Martin EW Jr.World J Surg Oncol. 2009 Jan 27;7:11. Review. 4.- Schwartz. GF,Giuliano. AE, Veronesi,U,and the Consensus Conference Committee. Proceedings of the consensus conference on the role of sentinel lymph node biopsy in carcinoma of the breast, April 19-22. 2001, Philadelphia,Pennsylvania. Cancer 2002;94: 2542.