Artritis erreumatoidean ager daitezkeen lesio neurologikoen prebentziorako protokoloa
Egileak:
M. Cruz Hernandez
Maria del Mar Zarate
Maria Casilda Arnaez
Emilia Carreno
Josefa Arana
Jose Miguel Aranburu
Olaia Fernandez Berrizbeitia
Erreumatologia zerbitzua. Basurtuko Ospitalea. Bilbo, Bizkaia
Sarrera
SARRERA: Artritis erreumatoidedun pazienteek lepoko ornoetan kaltea izan dezakete euren gaixotasunagatik eta horrek. ondorioz. afektazio neurologikoa sor dezake. Bizkarrezurraren goiko aldeak beheko aldeak baino gehiaQO sufritzen du. Subluxazio atloaxoideoa maiz ikusten da, atlas eta axis ornoen arteko g1ltzadurak kaltea izaten baitu. Artritisak ehun sinobialaren hantura kronikoa sortzen du eta atlasean zehar lotailuari min egin diezaioke. Subluxazioak bizkarrezur-muina sor dezake eta lepo aldeko mielopatia edo heriotza ere ikus daitezke.
Helburuak
HELBURUA: Artritis erreumatoidean izaten den subluxazio atloaxoideoak sor ditzakeen lesio neurologikoen prebentzioa.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK: Artritis erreumatoidea eta subluxazio atloaxoideoaren susmoa zuten 100 paziente aztertu ziren Basurtuko Ospitaleko Erreumatologia zerbitzuan. Jarraituriko protokoloa honakoa zen: -Bizkarrezur zerbikaleko erradiografia funtzionalak, subluxazioarik ba ote zegoen jakiteko. -Baieztatzeko, kasu batzuetan,Tomografia Axial Konputerizatuaren beharra dago(TAK). - Protokoloa osatzeko, lepoko Erresonantzia Magnetikoa eskatzen da zalantzak daudenean.
Emaitzak
EMAITZAK: Aztertutako 100 pazienteetatik 8k subluxazio at1oaxoideoa zuten (atlasaren aurreko arkuaren eta apofisi odontoidearen arteko distantzia 4 mm baino handiagoa flexioan). 8 kasu horien artean,2 paziente Neurozirugia Zerbitzuarekin batera aztertu ziren,balorazio neurologikoa eta ebaketaren beharra aztertzeko. Beste 6 kasuetan, lepagora jarri zen (lepoko babesa), eta flexioa-hiperestentsioa ekiditeko neurriak hartu.
Ondorioak
ONDORIOAK: Artritis erreumatoidea duten pazienteetan prebentzio protokoloa egitea garrantzitsua dela egiaztatu du azterketa honek: -Subluxazio atloaxoideoaren diagnostiko goiztiarrak lesio neurologikoen prebentziorako neurriak ipintzen laguntzen du. -Neurri horiek mielopatia edota heriotza saihestu ditzakete. BIBLIOGRAFIA: - Bouchard-Chabot A Llote F. Cervical spine Involvement In rheumatoid arthritis. A review. Joint Bone Spine. 2002; 69: 141-54. -Brooks AL Jenkins EB. Atlanto-axial arthrodesis by the wedge compression method. J Bone Joint Surg Am1978;60: 279-84.