Osteoporosiaren tratamendu farmakologikoa. Oraina eta geroa
Egileak:
Sandra Etxebarria Errasti
Zurine Perea Rielo
lzaskun Sarriugarte Mochales
Inigo Etxebarria Faranda
Debagoieneko Ospitalea, Arrasate; Familia eta Komunitate Medikuntzako Egoiliarrak. Traumatologia
Sarrera
SARRERA: Menopausiaren osteko osteoporosia gaixotasun sistemikoa da,hezurren kalitatean aldaketak sortzen dituena. Horrek hezurren hauskortasuna handitzea dakar eta, ondorioz. gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek hausturak izateko arrisku handiagoa dute. Hausturek erikortasun eta hilkortasun handia eragiten dute.
Helburuak
MATERIALA ETA METODOAK: Gaur egun hamaika tratamendu farmakologiko ditugu esku artean,baina etorkizunerako jada aztertzen ari diren beste aukera asko edukiko di1ugu. Farmako hauen guztien ezaugarri orokorrak, ikerketaren fasea eta garapena eta beste farmakoen aldean eduki ditzaketen abantailak deskribatuko ditugu.
Metodoak
Emaitzak
EMAITZAK: Gaur egun ditugun tratamenduak honako hauek dira: difosfonatoak (alendronatoa, risedronatoa, ibandronatoa eta zolendronatoa), estrogeno-hartzaileen modulatzaile hautakorrak (erraloxifenoa),estrontzio erranelatoa eta paratiroide-hormona bere bi eratan: PTH 1,34 edo teriparatidea eta PTH 1,84. Etorkizunean farmako berriak agertuko dira: Denosumab (giza antigorputz monoklonala), Odanacatib (osteoklastoen K katepsinaren inhibitzailea), esklerostinaren aurkako antigorputza, eta 3. belaunaldiko modulatzaile hautatzaileak (lasofoxifenoa, bazedoxifeno eta artzoxifenoa). Hauek guztiek gaur egun ditugun aukera terapeutikoak zabalduko dituzte.
Ondorioak
ONDORIOAK: Farmako hauek guztiak aztertu ondoren, argi geratzen da gaixotasun honen tratamenduan aldaketak izango direla. BIBLIOGRAFIA: -Osteoporosis prevention,diagnosis,and therapy. NIH Conensus Development Panel on Osteoporosis Prevention,Diagnosis, and Therapy. JAMA 2001;285: 785-795. -Up To Date. Overview of the management of osteoporosis in postmenopausal women. Authors: Hillel N Rosen, MD. Marc K Drezner, MD.