Zergatik da ezinbestekoa ekografia muskuloeskeletikoa erreumatologiako kontsultetan?
Egileak:
Olaia Fernandez Berrizbeitia
Jose Miguel Aranburu Albizuri
J. Manuel Gorordo
Eduardo Ucar
M. Luz Garcia
Eva Galindez
J. Francisco Garcia
Esther Ruiz
lnaki Torre
Natalia Rivera
Clara Eugenia Perez
Lidia Estopinan
Erreumatologia Zerbitzua. Basurtuko Ospitalea. Bilbo, Bizkaia.
Sarrera
SARRERA: Gaitz muskuloeskeletikoak aztertzeko,araketa fisikoa eta odolaren eta gernuaren analisia egiteaz gain,irudi tekniken laguntza behar dugu dia9nostikoak egiteko eta gaixotasunaren eboluzioa baloratzeko. Duela gutxi arte, erradiologia sinplea zen eskatzen genuen lehenengo azterketa osagarria. Gaur egun,ekografia erreumatologiako kontsultetan teknika iraultzailea bilakatu da, ezinbestekoa.
Helburuak
HELBURUA: Kontsultetan ikusten ditugun paziente gehienak ekografiaren bidez aztertzea,diagnostikoa bideratzeko eta tratamenduen artean aukera egiteko.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK: Kontsultetan Logic 5 General Electric ekografoa erabiltzen dugu muskuluen eta giltzaduren irudiak lortzeko. Ekografoak eko-dopplerra du. Horrela, momentu berean eta inolako erradiaziorik gabe, gaitzetan agertzen diren zeinuak ikus daitezke,halo nola, sinobitisaren agerpena,likido sinobialaren presentzia,tendoien lesioak, hezurretako higadurak, kisteak, kaltzifikazioak,pitzadurak, arteria tenporaleko baskulitisa, etab. Bestalde, zeinuak behin ikusita, prozesu terapeutiko lokalak egin daitezke, gidaturiko puntzioaren bidez.
Emaitzak
EMAITZAK: Kontsultetan ikusitako pazienteen artean ekografia batez ere honako kasuetan erabili dugu 2008. urtean: artritis erreumatoidea, artritis psoriasikoa, monoartritisa-oligoartritisa, sorbaldako tendoien lesioak, kaltzifikazioak, isuri sinobiala eta Baker-en kisteak. Ekografia interbentzionista,aldiz.. hauekin (maiztasuna kontuan hartuta): isuri sinobiala,kaltzifikazioak, infiltrazioak eta Baker-en kisteak. Ekografia interbentzionistarekin kasuen %1OOean puntzioa egin do inguruko ehunei kalterik egin barik eta konplikazioriak agertu gabe. Teknika aseptiko efa merkearekin,pazienteen eboluzioa ezin hobea izan da.
Ondorioak
ONDORIOAK: - Ekografiak momentu errealean ematen digu informazioa, pazienteek inolako erradiaziorik jaso gabe. -Teknika honek diagnostikoa bideratzeko laguntza ematen digu, lehenengo kontsultatik, erresoluzio altuko kontsultak lortuz kasu konkretuetan. Horrela, ez do beharrezkoa bestelako irudi teknikarik eskatzea. - Patologiaren garapena eta tratamenduaren erantzuna ikusteko balio du. -Behar izanez gero,puntzio gidatuak egin daitezke, bai farmakoren bat infiltratzeko zein likidoa ateratzeko. Puntzio gidafuak ziurrak dira eta konplikazioen arriskua nabarmen gutxitzen dute. - Erreumatologiako kontsultetan ekografia ezinbestekoa bihurtu do, teknika erosoa izateaz gain, sentsibitate handikoa delako eta kontsultan bertan egiten delako. Horrela, ez do behar izaten hainbeste zita edo probarik.