Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

4.5. Burn-out sindromea zainketa aringarrien profesionalen artean

Egileak:

Iñaki Peña Bandres

Izaskun Sarriugarte Mochales

Zuriñe Perea Rielo

Osakidetza. Debagoienako Ospitalea. Barne Medikuntza.


Sarrera

Terminaltzat hartzen ditugun gaixotasunek eragin psikiko eta emozional handia sortu ohi dute gaixoengan eta senideengan. Zainketa Aringarrien (ZZAA) profesionalengan ere, arrastoa lagatzea ohikoa da, baina norainokoa izaten ohi den kaltea aztertzea interesgarria da.

Helburuak

Medikuntza eta erizaintzaren arlo honetan beste esparru batzuekin alderatzea “burn-out” sindromeari dagokionez, baita ZZAAetan erabilitako balizko defentsa mekanismoak ikertzea ere.

Metodoak

Gaiari buruzko “on-line” bilaketa eta bestelako bibliografia errebisatzea.

Emaitzak

Hala Euskal Herrian egindako ikerketek, nola beste herrialde batzuetan egindakoek ere, gehien-gehienetan alboratzen dute ZZAAen esparruan profesionalek lanak ekarritako kalte handiagoak jasaten dituztenik.

Ondorioak

Aldez aurretik aurkakoa pentsatzerik badago ere, bibliografiak dioenez “burn-out” sindromea arlo honetako langileengan ez da beste espezialitateetan baino handiagoa.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan