OSAKIDETZAKO GASTEIZKO ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE-ESKOLAKO IKASLE-POPULAZIO BATEAN GORPUTZ-KONPOSIZIOA, JARDUERA FISIKOA ETA ELIKAGAI ZEHATZ BATZUEN INGESTAREN IKERKETA DESKRIPTIBOA
Egileak:
*T Del Hierro
**A Abad
**E Jiménez
**I López de Aberasturi
**A Martínez
**I Martínez de Albeniz
**M Pedraza
*IRAKASLEA; **EUEKO 1. MAILAKO IKASLEAK
Sarrera
HELBURUA
EUEko Giza Elikadura eta Dietetika ikasgaiaren ariketa gisa gorputz-konposizioa,
jarduera fisikoa eta elikatzeko ohituren balioespena.
Unibertsitateko populazio gazte batean gorputz-masaren indizea, jarduera fisikoa eta elikagai jakin batzuen arteko erlazioa aztertu zituen ikerketa baten emaitzak aurkeztuko dira.
Datuak morfologia, jarduera fisikoaren ohitura eta eguneroko gozoki zein opil
industrialen ahoratze edo ingestaren ebaluazioaren bidez lortuak izan ziren.Helburuak
Metodoak
METODOLOGIA
Lagina 60 ikaslek osatzen dute: 18-49 urte bitarteko 52 emakume eta 8 gizon, guztiek Gasteizko Osakidetzako EUEan ikasten dutenak.
Gorputz-konposizioa parametro antropometrikoak (Gorputz Masaren Indizea)
erabiliz aztertua izan zen. Galdeketen bidez aste batean burututako ariketa fisikoa balioetsi zen. Partaideek, galdeketaren egitura eta erantzuteko modua ezagutzen zutelarik, jarduera fisiko jakin bakoitzarekin zenbat denbora ematen duten ahalik eta zehatzen adierazi behar zuten.
Galdeketa zuzenduen bidez elikagai batzuen (gozokien eta opilen) ingestaren frekuentziari buruzko informazioa jaso zen.Emaitzak
EMAITZAK
Gizon eta emakumezkoen Gorputz Masaren Indizea antzekoa da.
Jarduera fisikoa arina / moderatua.
Gozoki eta opilen eguneroko ingesta, gomendagarriak ez diren limiteen artean kokatzen da.Ondorioak
ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK
Talde honen elikatzeko ohiturak arau dietetikoetatik kanpo dauden puntuetan hobetu daitezke.
Ikasleek egokiagoak diren elikagaiak eskuragarri izan beharko lituzkete eskolan
dauden bitartean.
Ariketa fisikoa Center for Nutrition Policy and Promotion USDA-ko Elikadura Gidaren eta partaideen adinaren arabera handitu beharko litzateke.Bibliografia