BIKTIMA ANITZETAKO GERTAKARIEN (BAG) ARTA LANTZEKO ESZENATEGIEN DISEINUA
Egileak:
K Ibarguren
E Etxegarai
D Alonso
EMERGENTZIAK
Sarrera
SARRERA
Gaixo politraumatizatuaren etiologian ematen diren indarrek, sarri, gaixo bat baino gehiago eragin ohi dute. Kasu hauetan biktima anitzeko gertakariaz (BAG) hitz egiten dugu. Egoera hauen maneiua ezin da inprobisazioaren esku utzi eta bere artan parte hartzen duten ospitalez kanpoko eta ospitaleko unitateek protokolizatua eta entseatua eduki beharko lukete. Osakidetzako Emergentziak sailak bere prozedura egin eta arlo teorikoa langile guztiei jakinarazi ondoren, arlo praktikoa
entseatzeko eszenatokia diseinatu du.Helburuak
HELBURUAK
Praktikan jartzerakoan prozedurak izan ditzakeen hutsuneak eta arazoak antzeman eta langileak ez ohikoak diren egoera hauen artan trebatu.Metodoak
METODOLOGIA
Gure prozeduran oinarrituz, errekurtso asko behar ez dituen, baina BAG bezala kudeatu behar den egoera bat diseinatu. Egoera honetan parte hartu behar duten beste erakunde eta enpresekin akordioa lortu eta hauek behar bezala prestatu eta koordinatu. Praktika burutu eta ondorioak atera.Emaitzak
EMAITZAK
Parte hartu duten pertsonek ohikoa ez zaien eszenategi eta modu batean lan egin behar izan dutela onartu dute. Praktika egin ondoren burututako eztabaidan, benetako egoera baterako interesgarri izan daitezkeen zuzenketak aipatzen dira.
Beste agentzia batzuekin burutzen dugun lana hobeto koordinatzeko bidean oraindik pauso ugari eman behar ditugu.Ondorioak
ONDORIOAK
Diseinatutako eszenategia baliagarria da eta beste gune batzuetara esporta daiteke. Beste agentzia batzuekin lan egiteak gure arteko koordinazioa koipeztatzen du. Orain arte sartu ez ditugun beste agentzia batzuk sartzea interesgarri suerta daiteke.Bibliografia