Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HEZURRETAKO TUMORE GAIZTOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (1996-2002)

Egileak:

L Arriola

MC Tobalina

ZAINKETA EPIDEMIOLOGIKOKO UNITATEA, ARABAKO OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARIORDETZA


Sarrera

SARRERA Euskadiko Minbiziaren Erregistroa (RCEME) 1986. urteko azaroaren 6an sortzen da Lan, Osasunketa eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz. Erregistro honen helburuetako bat minbiziak Euskal Autonomia Erkidegoan duen eragina ezagutzea da, sexuaren arabera, lurralde historikoaren arabera eta topografia / morfologiaren arabera. Euskadiko Minbiziari buruzko erregistroan, erkidegoan dauden ospitale publiko eta pribatuetako minbizi-kasu berri guztiak jaso eta aztertzen dira.

Helburuak

HELBURUAK 1996tik 2002ra hezurretako tumore gaiztoek Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten eboluzioa deskribatu. Urte bakoitzean tumore hauen intzidentzia zein izan den deskribatu, sexuaren arabera, lurralde historikoaren arabera eta topografia / morfologiaren arabera.

Metodoak

METODOAK Euskadiko minbiziaren populazio-erregistroa erabili da. Intzidentzia-tasak kalkulatzeko erregistroak erabiltzen dituen populazio-datuak Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) eskaintzen dituenak dira. Intzidentzia-tasak Europako populazioaren adinarekiko estandarizatu dira. Hezurretako tumoreak aztertzeko Onkologiarako Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena erabili da (CIE-O 2. argitalpena). Erabili diren topografiako kodeak honako hauek dira: C40-C41 Hezurrak, artikulazioak eta kartilago artikularrak. Datuak SPSS softwarea erabiliz aztertu dira.

Emaitzak

EMAITZAK 1996-2002 urteen tartean EAEn, 186 hezurretako tumoreen kasu berri erregistratu dira. Intzidentzia-tasak grafikoan ikus daitezke (1 grafikoa). Erregistroak bildu dituen kasu berri guztien % 0,27 dira. % 59 gizonezkoak dira. Lurralde historikoari dagokionez % 58 Bizkaian, % 33 Gipuzkoan eta % 9 Araban kokatu dira. Topografiari dagokionez % 39 beheko gor197 putz-adarrekoak, % 19 pelbis, sakro eta kokzixekoak, % 17 bizkarrezur eta saihetsetakoak, % 13 goiko gorputz-adarrekoak, % 8 garezur eta aurpegikoak eta % 4 beste kokapenetakoak. Morfologiari dagokionez % 63,4 sarkomak dira (48 kondrosarkoma, 37 osteosarkoma, 33 sarkoma), % 39,6 beste morfologia batzuk (kordoma, linfoma, histiozitoma, etab.) eta % 6,4 histologiarik gabekoak.

Ondorioak

ONDORIOAK Hezurretako tumore gaiztoen tasak eboluzio aldakorra izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan 1996-2002 urteetan zehar. Hala eta guztiz ere, zenbaki absolutuetan aldaketa ez da nabarmena izan eta tumore guztien % 26-30 suposatzen du aztertu diren urte guztietan.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan