Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HEZUR ETA MUSKULUEN SISTEMAKO ETA EHUN KONEKTIBOKO GAIXOTASUNAK. EAE 2000-2005

Egileak:

V* De Castro

N* Muniozguren

M** Basterretxea

JM** Altzibar

*BIZKAIKO EPIDEMIOLOGIA UNITATEA, ** GIPUZKOAKO EPIDEMIOLOGIA UNITATEA


Sarrera

SARRERA Hezur-muskuluetako eta ehun konektiboko gaixotasunetan patologia heterogeneoak biltzen dira eta prebalentzia handia dute biztanlerian. EAEko emakumezkoen % 28k eta gizonezkoen % 13k, 64 urtetik gorakoek, artrosia daukatela diote (Osasun Inkesta. 2002). Gaixotasun hauen ondorio dira lanerako ezintasunen % 10 eta antiinflamatorioen kontsumo handia. Bigarren ondorio honek, gainera, efektu kaltegarri larri asko ekarri ohi ditu.

Helburuak

HELBURUAK Multzo honetako gaixotasunak direla eta, gertatutako hilkortasuna eta ospitaleko gaixotze-tasa zein den jakitea.

Metodoak

METODOAK Ospitaleko gaixotze-tasaren deskribapena: Multzo honetako gaixotasun batek (diagnostiko nagusia) ingresua eragin ondoren emandako alten maiztasun absolutua; ospitaleratze-maiztasuna 1.000 biztanleko; gaixotze-tasa proportzionala eta hilkortasuna. Hori guztia 2000-2005 denboraldian. Hilkortasunaren deskribapena: Multzo honetako gaitzak eraginda hildakoak (oinarrizko arrazoia) eta hilkortasun-tasa gordina, 2000-2004 denboraldian.

Emaitzak

EMAITZAK Hezur-muskuluetako eta ehun konektiboko gaixotasunek ospitaletan batez beste 22.000 alta eragin zituzten, urteko: alta guztien %8. Ospitaleratze-maiztasuna batez beste hau izan zen: 10,5/1.000 biztanle/urteko. Hiru hauek izan ziren alta emateko arrazoi nagusiak: 1) belauneko arazoak, guztien artean % 24 (gizonezkoetan 1,8 aldiz gehiago); 2) artrosia, % 17 (emakumezkoetan 1,5 aldiz gehiago); eta 3) oineko behatz handiko malformazioak, % 11 (emakumezkoetan 5,7 aldiz gehiago). Ospitaleko hilkortasuna batez beste hau da: 2 hildako/1.000 ingresu/urteko. Batez besteko egonaldia 6 egunekoa da; hala ere, kasuen % 50 bi egun baino gutxiago egon da ingresatuta. 2000-2004 denboraldian 152 heriotza gertatu dira batez beste, urteko; % 73, emakumezkoak. Batez besteko tasa gordin orokorra 7,2/100.000 biztanlekoa izan da: gizonezkoetan, 4,3; eta emakumezkoetan, 10,3. Adinaren arabera zehaztuz gero, aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak.

Ondorioak

ONDORIOAK Gaixotasun-multzo hau dela eta, ospitaletan erikortasun handia gertatzen da: 10/1.000 maiztasun-tasakoa. Bestalde, batez besteko egonaldia txikia da: 2 egun baino gutxiago kasuen % 50etan. Hilkortasun-tasa gordina txikia da (7,2/100.000). DOGM erregistroa eta hilkortasun-erregistroa baliagarriak dira patologia-talde honen laztasuna zaintzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan