PAGET GAIXOTASUNA. 108 KASUREN IKERLANA
Egileak:
O Fernandez
I Torre
JM Gorordo
ML Garcia
E GalĂndez
JF Garcia
E Ucar
JM Aranburu
ERREUMATOLIGAKO ZERBITZUA, BASURTOKO OSPITALEA
Sarrera
SARRERA
108 Paget gaixoren ikerlan baten posterra erakustea.Helburuak
HELBURUAK
Gure sailaren aldagaiak deskribatzea (ezaugarri klinikoak, jatorria, hezurduran dituen kokaguneak, konplikazioak, familian izandako beste kasuak, etab.).Metodoak
MATERIALAK ETA METODOAK
Basurtuko Ospitaleko Erreumatologia zerbitzuan Paget gaixotasuna diagnostikatu zitzaien 108 pazientek osatutako sailaren ikerlana adierazten da, hauen adin-tartea 47 eta 92 urtekoa izanik. 2000. urteko urtarriletik 2006.eko urrira arteko epealdia hartu zen kontuan.Emaitzak
EMAITZAK
% 64,8 gizonezkoak ziren. Batez besteko adina 67,4 urtekoa (muga 47-92 izanda). Kasuen % 78,8a poliostotikoa izan zen. Kasuen % 81ean lehendabiziko sintoma hezurretako mina izan zen. Jatorri geografikoaren arabera: Gaztela eta Leongo % 54, Euskadiko % 17,2 eta Galiziako % 6,4. Hezurduran gaixotasunak
maizago kaltea sortzen zuen kokagunea pelbisa izan zen (% 73,4), burezurra izanik kaltetzen zen bigarren gune sarriena (% 9,6), eta maiztasun gutxiagorekin gerrialdeko bizkarrezurra, erreinezurra, toraxeko bizkarrezurra, femurra, tibia eta humeroa. Arrisku gehien duten kokaguneak honako hauek izan ziren: burezurra (% 9,6), dortsala (% 4,6), humeroa (% 12,9) eta orno lunbarrak (% 4,3). Konplikazio erlazionatuak: gorreria, % 59,4; bihotzeko arazoak, % 20,5; hausturak, % 16,2; hezurren itxuragabetasuna, % 11,8; koxartrosia, % 7,5; minbizia, % 9,7 eta adenoma baten ondorioz sorturiko hiperparatiroidismoa, %3,2. Degenerazio gaiztorik ez zen ikusi. Senideen artean aurrekariak % 9,7 kasutan behatu ziren. Paziente bakar batean hezur biopsia egiteko beharra izan genuen.Ondorioak
ONDORIOAK
Gure serieko pazienteen jatorria kontuan hartuta, batez ere Gaztela eta Leongoak,
Euskadikoak eta Galiziakoak zirela sumatu genuen. Arrisku altuko kokaguneetan erasan esanguratsua egon zen (burezurra, errakisa, humeroa). Degenerazio gaiztorik ez genuen aurkitu. Beste serieekin alderatzean, ez zen diferentziarik aurkitu.Bibliografia