Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

4.7. Streptococcus pneumoniae-aren aurkako txerto konjugatua. Eraginkorra ote da?

Egileak:

Janire Iza de Pablo

Xabier Txakartegi Etxebarria

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Familia Medikuntza; Osakidetza. Gernika-Lumoko Anbulatorioa. Pediatria Unitatea.


Sarrera

Txertoen eragina oso garrantzitsua izan da gaixotasun infekzioso askoren ezabatze edo gutxitzean eta esan daiteke medikuntzaren historian osasun maila hobetzeko eragin gehien izan duen ekintza txertaketa unibertsala dela. Azken urteetan, alabaina, txerto berri batzuen eraginkortasuna zalantzapean ari da geratzen. Streptococcus pneumoniae-aren (pneumokokoa) aurkako txerto konjugatua da hauetariko kasu bat. 2001an komertzializatu zen txerto heptabalentea. 2007an eta 2009an ordea, hamar eta hamahirubalenteak.

Helburuak

Komertzializatu zenetik hamar urte hauetan, txerto konjugatu heptabalenteak umetako gaixotasun pneumokoziko inbaditzailearen aurrean, meningitisaren aurrean batik bat, duen eragina neurtzea da lan honen helburu nagusia.

Metodoak

Txerto antipneumokozikoa Txertaketa Egutegi Ofizial barnean (Frantzia, Britainia Handia, Madril-eko Autonomia Elkartea kasu) eta kanpoan baina oso hedatuta dagoen estatu zein komunitateetako buletin epidemiologiko ofizialen araketa da erabilitako metodoa.

Emaitzak

Pneumokokoak sortutako bakteriemiaren intzidentzia gutxitu egin zen haurtzaroan txerto konjugatu heptabalentea komertzializatu eta hurrengo urteetan, baina 2005tik aurrera gora egin du lehengoa gaindituz, aipatutako herrialdeetako Buletin Epidemiologikoek erakusten duten moduan. Intzidentziaren azken igoera honetan garrantzi handia hartu dute, txerto heptabalentean sartu barik dauden seromotak, bereziki lehen urriak ziren batzuk. Urte hauetan pneumokokoak sortutako enpiemak gora egin dute nabarmen, igoera hau txertoa komertzializatu baino lehentsuago antzeman arren. Pneumokokoak sortutako meningitisek ez dute behera egin, ez modu esanguratsuan bederen, aipatutako herrialdeetan, ezta EAEn ere. Txerto hamahirubalente berriko seromotek egun islatzen diren %60-80-ri egingo liokete aurre.

Ondorioak

1- Pneumokokoak sortutako gaixotasunak grabeak dira, meningitisa bereziki. 2- Gure inguruko Estatu ia guztietako Txertaketa Egutegi Ofizialean sartuta dago pneumokokoaren aurkako txerto konjugatua. 3- Pneumokokoak sortutako gaixotasun inbaditzailearen intzidentzia, meningitisarena batik bat, ez da jaitsi hamar urte hauetan. 4- Txerto hamahirubalente berriak, duela 9 urteko heptabalenteak baino seromota gutxiagoei aurre eragingo lieke.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan