OSASUNA ETA ARIKETA FISIKOA EGITEKO AUKERAK NAFARROAKO BI HERRITAN
Egileak:
J* Gamboa
L** Elizalde
A*** Arrazola
A*** Zabala
* BARAÑAINGO OSASUN ZENTROA / ** OSASUN PUBLIKOKO INSTITUTUA / ***NAFARROAKO OSASUN SAILAN OSASUN TEKNIKARI / ****OSASUN LEHEN LAGUNTZA MAILAN ERIZAIN
Sarrera
SARRERA
Ariketa fisikoak dituen onurak oso ongi dokumentatuak daude, helduen eta haurren osasunarekin lotura handia duelako. Ariketa fisikoa egitea erregulartasunez, mendebaldeko herrien osasun-gida ugaritan agertzen da, osasun-egoera hobetzearen aldetik eta zenbait gaixotasunen prebentziorako, hala nola minbizia, diabetesa, gizentasuna, eta abar.
Era zabalean osasuna mantentzeak alde asko ditu. Kontuan hartzen badugu Osasunaren Munduko Erakundearen osasunaren definizioa, alde biologikoan, psikologikoan
eta sozialean pentsatu behar dugu. Alde horiek guztiek zerikusia dute norberak osasuna mantentzeko dituen aukeretan, eta jendearen portaerek (ariketa fisikoa barne), baldintzatzaile asko dituzte. Baldintzatzaile horien artean inguru sozialak eta osasun-zerbitzuak daude, besteak beste.
Gure lanak ingurugiroko faktoreak aztertu nahi ditu, bai inguru sozialarenak, bai inguru hurbilarenak, ariketa fisikoarekin lotuta.Helburuak
MATERIALA ETA METODOAK
Hipotesia.- Osasun-egoera esplikatzeko, batzuetan pentsatzen dugu osasunzerbitzuak
direla eragin handiena dutenak. Hala eta guztiz ere, inguruko gizartea eta osasuna sustatzeko jartzen diren baliabideek eragin handia dute.
HELBURUAK
Nafarroako herrietan ariketa fisikoa sustatzeko dauden zerbitzuak eta baliabideak
identifikatzea.
1. Bi herri desberdinetan, osasun- zerbitzuetatik ariketa fisikoa indartzeko
ematen den erantzuna identifikatzea.
2. Herrietan, gizarte-eremutik ariketa fisikoarekin lotuta eskaintzen diren aukerak identifikatzea.Metodoak
METODOA
Osasun Etxeetan ariketa fisikoarekin lotutako zerbitzuak aztertu ditugu Nafarroako bi herritan, eta Udal eta gizarte-erakundetatik gai horrekin lotuta dauden aukerak.
Lana burutzeko bi motatako bideak erabili ditugu: ariketa fisikoak gure eremuan oinarri zientifikoan duen ebidentzia identifikatzeko, bilaketa bibliografikoa egin dugu.
Nafarroako bi herritan dauden zerbitzuak eta baliabideak identifikatzeko, Internet bidezko bilaketa, eta informatzaile adituekin elkarrizketa bidez informazioa lortu dugu: Osasunbidean, osasun-zentroetan, eta Udaletan.Emaitzak
EMAITZAK
Ariketa fisikoa egiteak, populazio-mailan, lotura handia du zenbait gaixotasunekin:
koronarietako eritasunak, diabetesa, osteoporosia, gizentasuna, eta abarrekin.
Ariketa fisikoa lortzeko erabili edo baliatu izan diren estrategiak desberdinak dira: informazioa, komunitate edo eskolako kanpainak, iragarkiak, familia bidezko sustapena, edo proposamen indibidualizatuak profesionalen bitartez.
Lorpen handienak izan dituztenak, ebidentzia zientifikoaren arabera, estrategia nahasiak erabiltzen dituztenak dira, eta eragin argienak dituztenak hauek dira:
– Komunitateko kanpainak eta sustapen soziala gizarte-eremuan
– Eskoletan interbentzioak heziketa fisikoaren eremuan
– Laguntza indibidualizatua profesionalen bitartez
– Gune egokiak sortzea ariketa fisikoa egiteko, informazio hurbilarekin batera
– Horiek guztiak gomendatutako estrategiak dira, bibliografiaren arabera.
Gure bi herriak Barañain eta Altsasu dira. Osasun-zentroetan badira antzeko zerbitzuak eskaintzen direnak:
Osasun-azterketetan identifikatzea eta erregistratzea egiten den ariketa fisikoa.
Aholku sistematizatua ematea kontsultan. Horretarako formazio-ikastaroak egin dira, foileto edo liburuxka bat banatzen da, eta jarraipena sistema informatizatuaren bidez egiten da.
(Orain arte zerbitzu horiek duten estaldura ez dugu lortu, sistema informatizatuaren
bidez lortu behar dugulako, eta oraingoz ez dugu eskuragai).
Bi herrietan azpiegitura ona dago ariketa fisikoa egiteko.
1. Altsasu 7.000 biztanle inguruko herri bat da. Altsasun prozesu interesgarri bat bilakatu da Udalak bultzatua, eta horren oinarria izan da “Hiri sostengudun mugimendua”. Udalak itun bat izenpetu zuen 2002an —Agenda 21 izenekoa— herritarren bizi-kalitatearen alde eta inguru iraunkorraren alde. Horren ondorioz, hiritarren parte-hartze prozesu bat gertatu izan da etorkizuneko hiria definitzeko.
Horren ondorioz definitu diren neurrien artean, hauek dute zerikusia ariketa fisikoarekin.
– Berdeguneak maizago eta hobeago mantentzea.
– Mendira joateko zenbait bidetan autoen ibilera debekatzea.
– Hiriaren barnean oinezko ibilbideak definitzea.
Altsasun badira 7 kirol-erakunde eta elkarte, eta guztiek jasotzen dute Udalaren laguntza jarduerak antolatzeko: atletismoa, txirrindularitza, eskubaloia, irristaketa,
pilota, eta mendizaleen elkarteak dira. Ibiltarientzat badira txangoak egiteko zenbait ibilbide ongi prestatuak eta Udaletik ongi bultzatzen da web orrian, seinaleak
jarriz, eta foiletoen bidez.
2. Barañain 29.000 biztanle duen herria da, Iruñaren aldamenean.
Herriak duen azpiegitura zabala da, eta hor mota desberdinetako zerbitzuak aurkituko ditugu. Herri Udalak sortua, aipagarria da Lagunak elkartea, orain eremu sasi pribatu bezala funtzionatzen duena. Adin guztientzako jarduerak antolatzen ditu, besteak beste: igeriketa, tenisa, balleta, edo gimnastika. 1.860 pertsonentzako plazak dira. Udaeko gazte guneak (Baragazte izenekoak) ariketa fisikoarekin lotuta gehien antolatzen dituen aktibitateek dantza dute ardatz moduan:
capoeira, dantza latindarrak, sabel-dantza, edo aerobic. Osotara 200 plaza daude.
Adin txikiko pertsonentzat badira Udalak antolatutako kirol-ekintza ugari (kirol-eskolak), non 800 gazte baino gehiagok parte hartzen duten: atletismoa, eskubaloia, saskibaloia, edo karatea dira kopuru handienak hartzen dituztenak.
Azkenean aipatu behar dira Herrian antolatzen diren beste mota batzuetako ekintzak,
adin guztientzako pertsonentzat, eta zenbait kasutan heldu eta adinekoentzat: yoga, dantza latindarrak, mantentze gimnastika, eta abar, non 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten. Aipatu behar dugu ere Udalak urtean zehar ekintza batzuk antolatzen dituela ariketa fisikoa sustatzeko: aerobic maratoia, futbito-kopak, 3. adineko Jardunaldia edo Patinaje maratoia.Ondorioak
ONDORIOAK
Aipagarria da gizarteak ariketa fisikoa indartzeko prestatzen dituen azpiegiturak,
eta hori aprobetxatu behar da osasun- zerbitzuetatik, jendearen portaera osasuntsuak indartzeko. Udal eta osasun-zerbitzuen artean harremanak estutu behar dira biztanleen osasuna hobetzeko, horrek duelako ebidentziarik handiena.
IDEIAK
Ariketa fisikoak zer lotura dituen osasun-arazoekin identifikatzea gure eremuan.
Ariketa fisikoa egiteko jendeak dituen baldintzatzaileak identifikatzea gure eremuan
– Identifikatzea zeintzuk diren osasun-baldintzatzaileak, portaera eta pertsona
mailan (osasun inkesta 3)
– Identifikatzea zeintzuk diren osasun-zerbitzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak.
(Cartera Servicios AP)
– Erabilerak? Zerbitzuei buruzko ezagutzak?
– Elkarren arteko loturak analizatzea.
- ariketa fisikoa: lotura gaixotasun kardiobaskularrekin eta minbiziarekin?
- bizi-estilo osasuntsuak: elikadura, ariketa fisikoa
- oinarrizko atentzioa
– Erakunde zibil eta gizarte antolatuaren parte-hartzea
– Baldintzak: bizitzan parte hartzeko jardueretan, baldintza ekonomikoak, lan-baldintzak (ordutegiak, ardurak, etab.)
– Bizi-estilo osasuntsuak aukera errazenak izan behar direla:
- oztopo gutxi: posibleak, errazak, edozein pertsonari egokituak, oztopo arkitektonikorik edo trafikorik, etab. gabe.
- laguntza zerbitzuetatik: osasun-etxea, udalak, gizarte-erakundeak, etab.
BIBLIOGRAFIA
– Actividad física y salud. Estudio en Kid. Bol. 6. Lluis Serra & cols. Masson Arg. 2006. Barcelona.
– Nafarroako Osasun Diagnostikoa. Anales. 5. Monografia. Osasun Departamentua. 2005. Iruñea.
– PAPPS. Actualización 2005. Atención Primaria aldizkaria. Azaroa. 2005. 36 Bol.
Extraordinario 2.
– Healthy living: www.ebandolier.com
– http://sindominio.net/fundamento/index2I=erd&T=t7&P=7.html
– http://www.cfnavarra.es/MedioAmbiente/agenda/Municipios/Altsasu/analisispri. htm
– Piedrola, Manual de Educación para la Salud, Plan de SaludBibliografia