Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ERIZAINA BELAUNEKO PROTESIKO EBAKUNTZA IZAN DUTEN PAZIENTEEN HEZITZAILE

Egileak:

E Ibarrola

MJ Sánchez

AC Díez

E Montial

TRAUMATOLOGIA ZERBITZUA, TXAGORRITXU OSPITALEA


Sarrera

SARRERA 2006. urtean Txagorritxu ospitalean belauneko protesiko 146 ebakuntza egin ziren. Urte horretan, belauneko protesiko ebakuntza izan zuten pazienteei irakatsi behar zitzaizkien ariketei buruzko zalantzak agertu ziren, traumatologiako unitatean bildu ziren erizain berrien artean. Honekin batera pazienteek informazio gehiagoren eskaera egin zuten; horregatik guztiagatik lan hau egiteko beharra sortu zen.

Helburuak

HELBURUAK Belauneko protesiaren prozesuan egin behar diren ariketei buruz erizainek zeukaten ezagupen-maila ezagutu/ baloratu. Belauneko protesiaren prozesuan egin behar diren ariketei buruzko irizpideak batu, belauneko protesiko ebakuntza izan duten pazienteentzat informazio-plana egiteko pazienteei emateko irudi-gida batekin.

Metodoak

METODOAK Lan-taldea eratu.Txagorritxuko traumatologia-unitatean lan egiten zuten erizainen artean borondatezko eta bakoitzak berea betetzeko kuestionario bat egin, inkesta pilotu baten bidez balioztatua, belauneko protesiaren prozesuan egin behar diren ariketei buruzko ezagupenak neurtzeko. Ebidentziak bilatu bibliografia bidez eta traumatologoei eta errehabilitazio-zerbitzuan lan egiten zuten fisioterapeutei kontsulta egin. Belauneko protesiaren prozesuan egin beharreko ariketei buruzko irudi-gida bat egin.

Emaitzak

EMAITZAK Nahiz eta erizainen % 46k belauneko protesiaren prozesuan egin beharreko ariketei buruzko ezagupen nahikoa zuela pentsatu, % 100ek uste zuen beharrezkoa izango zatekeela ariketa hauei buruzko irudi-gida bat izatea. Inkestaren arabera zailtasunak honako hauek ziren: konplikazioak daudenean zer egin, noiz tolestu daiteke belauna eta ariketak egiteko maiztasuna. Ariketa hauei buruzko informazio-gida bat egin.

Ondorioak

ONDORIOAK Gida honek erizainengan eta pazienteengan daukan eragina neurtzeko beharra dago. Zerbitzu bakoitzean osasun-hezkuntzan berariazko prestakuntza jarraitua beharrezkoa da. Prozesu bakoitzeko osasun-heziketan berariazko gidak beharrezkoak dira, batez ere erizainen lan-mugikortasunagatik, pazienteei informazio egokia eta zehatza ematea ziurtatzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan