INFLAMAZIO ARTIKULARRAREN TRATAMENDUA ISOTOPO ERRADIAKTIBOEKIN. ERRADIOSINOBIORTESIA
Egileak:
A Otondo
C Estebanez
E Goñi
C Gil
MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ZERBITZUA, NAFARROAKO OSPITALEA
Sarrera
Gehienetan, bai artritis inflamatorioetan bai artrosietan, kalteak sinobitisagatik ematen dira, minarengatik mugikortasuna gutxitzen da eta azkenean artikulazioen desegitea sorrarazten du.
Tratamendu lokala tratamendu sistemikoaren osagarria da. Erradiosinobiortesia 50eko hamarkadatik erabiltzen da.
Isotopo erradiaktibo batek emititutako erradiazioen bitartez mintz sinobialaren
berreraikuntza (ortesia) egin nahi da. 2-5 mmz zatiki koloidal injektatzen da suspentsioan erradionuklidoarekin artikulazioaren barruan, makrofago sinobialak
fagozitatzeko eta horrela erradionuklidoak artikulaziotik ezin du ihes egin.
Gaur egun eradionuklido “beta” emaileak erabiltzen dira, gamma osagaien erradiazio minimo edo hutsalekin, artikulazioaren arabera energia desberdinekin,
sinobiala ez zeharkatzeko eta ondoko ehunetan kalterik ez egiteko. Ytrio-90a (3,6 mmz sartzen dira batez beste) artikulazio handientzat —belauna adibidez—, ernio-186a (1,2 mmz sartzen dira batez beste) tartekoentzat eta erbio-169a (0,3 mmz sartzen dira batez beste) artikulazio txikientzat.
Eradiosinobiortesiaren ondoren nekrosi zelularra sortzen da, eta jarraian zelula inflamatorioen proliferazioa eta hiperemia sinobiala murrizten dira. Geroago sinobiako biloen estromaren esklerosia eta fibrosia sortzen dira, azkenean filtrazio sinobiala eta erreabsortzioa edo birxurgapena ere gutxitzen dira.
Eradiofarmakoen banaketa frogatzeko artrogammagrafia bat egiten da. Injektatutako
erradiofarmakoak duen balaztaketa-erradiazioa aprobetxatuz, edo gamma erradiazioaren bidez (renio-186aren kasuan) edo batera injektatutako erradiotrazadore elkartu batek (normalki perteknetato-99m-Tc-ak) igorritako
gamma erradiazioen bidez artikulazioaren gammagrafia egiten da. Artikulazioen barnean erradiofarmakoaren banaketa homogeneoa izaten denean lortzen dira emaitza hoberenak.
Lortutako emaitzak oso desberdinak dira kontsultatutako sailetan, faktore askoren arabera: artikulazio mota, estadio ebolutiboa, gaixoen aukeraketa, erabilitako
teknika, etab. Hobekuntza ematen da gaixoen% 40tik % 100 arteko kopuruan.
Zati bigunen gammagrafiak tratamenduaren emaitzak baloratzea baimentzen du, bere aurkikuntzak sinobitisaren sintoma klinikoekin (mina, hantura, eragozpen funtzionala, isuria, artikulazio hiperemikoa, etab.ekin ) erlazionatzen direlako.Helburuak
Metodoak
Emaitzak
Ondorioak
Bibliografia