Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

LEPOKO TRAUMATISMOAK AZTERTZEKO ERRADIOGRAFIEN ERABILERA: BI ERABAKI KLINIKORAKO ARAUEN BALIOZTAPENA

Egileak:

M Pacho

J Agirrezabal

I Ventura

JR Aginaga

H Lertxundi

EMUOCC TALDEA


Sarrera

SARRERA Lepoko traumatismo baten ondorioz mina duten gaixoei egin behar zaien erradiografien erabilera efiziente bat lortzeko Hoffman eta Stiell-ek erabaki klinikorako 2 arau garatu berri dituzte. Arauen helburua hezur-hausturen identifikazioan % 100eko sentikortasuna lortzea da. Arau hauen aplikazioak onura ezberdinak ekarriko lituzke: 1)eskatzen diren erradiografien kopurua murriztea eta honek osasun- sistemarentzat dakarren aurrezpen ekonomikoa. 2) Arreta-denboren murrizpena. 3) Irradiazio ionizatzaileak gutxitzea. 4) Gaixo hauen azterketetan mediku guztiek sistematika berdina jarraitzea.

Helburuak

HELBURUA Erabaki klinikorako 2 arauen balioztapena. Hauei esker larrialdietako medikuek lepoko traumatismo akutua jasan dutenen artean erradiografia behar dutenak zeintzuk diren jakingo dute.

Metodoak

METODOA Behaketa-diseinuan erabaki klinikorako arauak aplikatuko dira. Bertan emaitzak (klinikoki garrantzizko hausturak sumatzea) modu prospektibo batean neurtu dira. Balioaren ebaluazioa: sentikortasuna eta espezifikotasuna, erradiografia gold-estandar proba bezala kontsideratuz. Ingurunea: Gure Autonomia Erkidegoko 5 Ospitaletako larrialdi-zerbitzuak. Aztertutako subjektuak: Traumatismoen ondorioz lepoko minarengatik larrialdi-zerbitzuetara jotzen duten 14 urte baino zaharragoak diren gaixoak. Jarraipena 2003ko urriaren 1etik 2005eko abenduak 31ra bitartean egin zen. Prozesua: Larrialdietako medikuak erabaki klinikorako arauen ezarpenean trebatuak izango dira. Txartel plastifikatu bat emango zaie definizioekin. Gaixoa ikusi duen larrialdietako medikuak erabaki klinikorako arauak aplikatuko ditu, datu-bilketako orrian emaitzak idatziko ditu eta erradiografia egitea aginduko du. Erradiografia honen emaitza larrialdiko medikuak irakurriko du, diagnostikoa datu-bilketako orrietan idatziz. Hezur-hausturarik ez badago, gaixoa bere etxera bidalia izango da; haustura egonez gero, tratamendua ospitalean egingo da ohiko prozedura jarraituz.

Emaitzak

EMAITZAK Arau hauek 838 gaixotan aplikatu ziren, 436 gizon eta 402 emakumetan. Stiell-en arauak aplikatuz: sentikortasuna % 100 (% 95 IC: % 98-100) eta espezifikotasuna % 42,5 (% 95 IC: % 40-44). Hoffman-en arauak aplikatuz: sentikortasuna % 87,5 (% 95 IC: % 67-97) eta espezifikotasuna % 49,1 (% 95 IC: % 51-57).

Ondorioak

ONDORIOAK Stiell-en arauen erabilera bakarrik balioztatzen da, % 100eko sentikortasuna baitute hausturen identifikazioan. Stiell-en arauen erabilerarekin erradiografien kopurua % 42 murriztu daitezke eta Hoffman-en arauekin % 53.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan